Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Irailak 17

Aldi hartan, herri guztietatik jendetza handia bildu zitzaion batean, Jesusek parabola hau esan zien: «Behin batean, atera zen ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta zapaldu egin zuten eta txoriek jan. Beste zenbait harri artean erori zen eta, erne orduko, ihartu egin zen, hezetasunik ez zuelako. Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, harekin batera ernerik, ito egin zuten hazia. Gainerakoak lur onean erori ziren, eta erne eta bateko ehun eman zuten fruitua». Hau esanik, honela egin zuen oihu: «Entzuteko belarririk duenak entzun beza». Orduan, parabola honek zer esan nahi zuen galdetu zioten ikasleek Jesusi. Honek erantzun…

Irailak 16

Aldi hartan, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren Berri Ona hots egiten. Berekin zituen Hamabiak, baita espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatua zuen zenbait emakume ere: Maria Magdalena –honengandik zazpi deabru bota zituen–, Joana –Herodesen etxezain Kusaren emaztea–, Susana eta beste asko; hauek beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei.

Irailak 15

Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.

Irailak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Ez da inor zerura igo zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Moisesek basamortuan brontzezko sugea altxatu zuen bezala, hala izan behar du altxatua Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten. Izan ere, hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik».

Irailak 13

Aldi hartan, Nain izeneko herrira joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildak bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik!». Hurbildurik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: jaiki!». Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari eman zion. Beldurrak hartu zituen denak eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handia sortu da gure artean». Eta beste hau ere bazioten: «Bere herria salbatzera etorri da Jainkoa». Judean…

Irailak 12

Aldi hartan, Jesus, herriari egindako hitzaldia amaiturik, Kafarnaumen sartu zen. Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen, oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian. Ehuntariak, Jesusen berri entzunik, judu buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz. Haiek, Jesusengana joanik, arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du Zuk hori egitea, maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere». Jesus haiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak, esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor Zu nire etxean sartzeko. Horregatik, ez naiz ausartu neu zugana joaten; aski duzu hitz bat…

Irailak 11

Aldi hartan, zergalariak eta bekatariak hurbildu ohi zitzaizkion Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean hasi ziren, esanez: «Honek ongi hartzen ditu bekatariak, eta jan ere egiten du haiekin». Orduan, parabola hau esan zien Jesusek: «Zuetako bat, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez al da joaten, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galdutakoaren bila aurkitu arte? Eta, aurkitzean, lepoan hartzen du poz-pozik eta, etxera iristean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Poztu zaitezte nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia”. Hara Nik esan: «Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihotz-berritzen den bekatari batengatik…

Irailak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik. Bere fruituetatik antzematen zaio zuhaitzari; elorritik ez da pikurik biltzen, ezta sasitik mahatsik hartzen ere. Ona denak ona ateratzen du bere barneko ondasun-altxorretik, eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik; ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu. Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna!” eta ez duzue egiten esaten dizuedana? Erakutsiko dizuet noren antzeko den nigana etorri eta nire hitzak entzun eta betetzen dituena: etxea eraikitzean, zulatu, sakondu eta zimenduak harkaitzean hartu zituen gizonaren…

Irailak 9

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Izan ote daiteke itsua itsuaren gidari? Ez ote dira biak zulora eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko ikaslea bere irakaslea adinakoa izango da. Nolatan ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko habeaz ohartzen ez? Nolatan esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, uztazu begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun habea ikusten ez duzula? Itxurazalea halakoa! Atera lehenik zeure begitik habea, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko».

Irailak 8

Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesu Kristoren jatorri-liburua. Abrahamek Isaak sortu zuen, Isaakek Jakob, Jakobek Juda eta haren senideak; Judak Tamarrengandik Fares eta Zara sortu zituen, Faresek Esrom, Esromek Aram, Aramek Aminadab, Aminadabek Naason, Naasonek Salmon; Salmonek Rahabengandik Booz sortu zuen, Boozek Rutengandik Obed, Obedek Jese, Jesek David erregea. Davidek Uriasen emazte izanagandik Salomon sortu zuen, Salomonek Roboam, Roboamek Abia, Abiak Asaf, Asafek Josafat, Josafatek Joram, Joramek Ozias, Oziasek Joatam, Joatamek Akaz, Akazek Ezekias, Ezekias ek Manases, Manasesek Amon, Amonek Josias; Josiasek Babiloniako erbestealdian Jekonias eta haren…