Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Apirilak 19

Asteko lehen-egunean, goizean goiz, hilobira joan ziren emakumeak, prestaturik zituzten usain gozoko ukenduak eramanez. Hilobi-sarrerako harria iraulia aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. Zer pentsa ez zekitela zeuden; hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. Emakumeak ikaraz eta burumakur zeudela, gizaseme haiek esan zieten: «Zer zabiltzate hilen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen; piztu da. Gogora ezazue Galilean zegoela esan zizuena: Gizonaren Semea bekatarien esku utzi behar zutela eta gurutziltzatu, baina hirugarren egunean piztu egin behar zuela». Haiek Jesusen hitzez oroitu ziren. Eta, hilobitik itzulirik…

Apirilak 18

K Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren. Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, maiz bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.
Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburuak eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Zuzi, argiontzi eta armez horniturik zihoazen. Jesusek, ondo baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera atera eta esan zien:
† «Noren bila zatozte?.?
K Haiek erantzun:
S «Jesus Nazaretarraren bila».
K Hark orduan:
† «Ni naiz».
K Han zen guardiekin batean Judas saltzailea ere. Jesusek «Ni naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren. Berriro galdetu zien:
† «Noren…

Apirilak 17

Pazko-jaia gainean zen. Jesusek, mundu hau utzi eta Aitagana joateko ordua iritsi zitzaiola jakinik, munduan ziren beretarrak maite izanik, azkenean bete-betean maitatu zituen. Afaltzen ari ziren. Ordurako deabruak sartua zion buruan Simon Iskarioteren seme Judasi Jesus saltzeko asmoa. Jesus, Aitak dena bere esku jarri ziola, Jainkoagandik etorria zela eta Jainkoagana zihoala jakinik, jaiki zen mahaitik, erantzi zuen soingainekoa eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen; gero, ontzi bat urez bete eta ikasleei oinak garbitzen hasi zitzaien, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrogana iritsi zenean, honek esan zion: «Jauna, Zuk niri oinak garbitu?». Jesusek erantzun…

Apirilak 16

Aldi hartan, Hamabietako batek, Judas Iskariote zeritzanak, apaizburuengana joan eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue, Jesus zuei eskura emateagatik?». Haiek zilarrezko hogeita hamar txanpon agindu zioten. Orduz gero, Jesus haiei eskura emateko egokiera bila zebilen Judas. Legamiagabeko Ogien Jaiko lehen-egunean, ikasleek Jesusengana hurbildu eta galdetu zioten: «Non nahi duzu pazko- afarirako prestaketak egitea?». Jesusek erantzun zien: «Zoazte hirira, halakoagana, eta esaiozue: “Maisuak dio hurbil dela beraren ordua, eta zuen etxean ospatu nahi duela Pazkoa ikasleekin”». Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta pazko-afaria prestatu zuten. Ilunabarrean, mahaian zegoen…

Apirilak 15

Aldi hartan, ikasleekin mahaian eseria zegoela, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Zuetako batek salduko nau». Ikasleak elkarri begira jarri ziren, zeinez ari zen asmatu ezinik. Ikasleetako bat, Jesusek hain maite zuena, haren ondo-ondoan zegoen mahaian. Simon Pedrok keinu egin zion, zeinez ari zen galdetzeko adieraziz. Hark, burua Jesusen bular gainean jarriz, galdetu zion: «Zein da, Jauna?». Jesusek erantzun zion: «Ogi-puska busti hau emango diodana, huraxe da». Eta ogi-puska bustiz, Judasi, Simon Iskarioteren semeari, eman zion. Eta ogi-puskarekin batera Satanas sartu zitzaion barrura. Orduan, Jesusek esan zion:
«Egin…

Apirilak 14

Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen; han bizi zen Lazaro, Jesusek hilen artetik piztu zuena. Afaria eskaini zioten; Marta zerbitzatzen ari zen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen. Mariak, nardo jatorrezko kilo erdi bat lurrun-usain gozoduna, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen: «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denarioan, eta dirua behartsuei eman?» (Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.)…

Apirilak 13

Banuen gogoa, sufritu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko.
K Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin eta esan zien:
† «Banuen gogoa, sufritu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara zer diotsuedan: ez dut gehiago Pazkoa ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan bere betera iritsi arte».
K Eta edalontzi bat hartu, esker onezko otoitza egin eta esan zuen:
† «Hartzazue eta banatu zeuen artean. Hara zer diotsuedan: ez dut gaurdanik gehiago ardo honetatik edango, Jainkoaren erreinua iritsi arte».
Egizue hau nire oroigarri.
K Gero, ogia hartu eta, esker onezko otoitza eginez, zatitu eta eman zien, esanez:
† «Hau nire Gorputza da, zuentzat emango dena. Egizue hau nire…

Apirilak 12

Aldi hartan, Maria ikustera joandako judu askok, Jesusek Lazarorekin egina ikustean, harengan sinetsi zuen. Haietako batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten. Orduan, apaizburuek eta fariseuek Batzarra bildu zuten, eta esan: «Zer egin? Gizon hau ezaugarri asko egiten ari da. Horrela jarraitzen uzten badiogu, denek sinetsiko dute honengan, etorriko dira erromatarrak eta suntsitu egingo dizkigute bai tenplua eta bai herria». Batzarkideetako batek, urte hartan apaiz nagusi zen Kaifasek, esan zien: «Zuek ez dakizue ezer. Ez al zarete konturatzen hobe duzuela gizon bat herriagatik hiltzea, herri osoa galtzea baino?». Kaifasek ez zuen hori bere kabuz…

Apirilak 11

Aldi hartan, juduek berriro harriak hartu zituzten Jesusi harrika egiteko. Jesusek esan zien: «Egintza onik asko egin dut zuen aurrean Aitaren izenean; horietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?». Erantzun zioten: «Ez zaitugu egintza onak egiteagatik harrikatu nahi, birao egiteagatik baizik; gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako». Jesusek erantzun zien: «Ez al dago idatzirik zuen Liburu Santuan: “Nik esan dut: jainko zarete”? Beraz, Jainkoak “jainko” esaten die bere hitza zuzendu zienei, eta Liburu Santuak esana ukaezina da. Nolatan diozue, bada, Nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, Jainkoaren Seme naizela esateagatik? Nire…

Apirilak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien juduei: «Egi-egiaz diotsuet: Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko». Juduek esan zioten:
«Orain bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta Zuk diozu: “Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko”? Gure aita Abraham baino handiago al zara, bada, Zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?». Jesusek erantzun zien: «Nire burua Neuk ohoratuko banu, nire ohore horrek ez luke ezer ere balioko; baina Aitak, zeuen Jainkoa omen duzuenak, ohoratzen nau Ni; zuek, ordea, ez duzue hura ezagutzen; Nik, bai, ezagutzen dut, eta ezagutzen ez dudala esango banu, gezurti…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.