HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 15
Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.
Joan 19, 25-27.
Gurutzearen aurrean, beste behin, begirune handiz. Gauzak serioa jartzen dira azkeneraino maite izan gaituenaren aurrean. Gauzak serio jartzen dira gure bizitzara nekaldiaren ordua iristen den bezala; lehenago edo beranduago iristen zaigu, halabeharrez.
Doloretako Ama birjina gogoan dugun egun honetan, Andre Maria Jesusen gurutzearen aurrean nola egon zen aintzat hartzen dugu. Vatikano II kontzilioak irakasten du nola Mariak «fede-bidean, eta Semearekiko bere batasunari zintzoki eutsi zion gurutzeraino» (LG 58): gurutzearen aurrean zutik iraunez, Semearekin biziki sufrituz, Haren sakrifizioarekin bat eginez, bere bizitzaren eskaintzaren egin beharra onartuz eta Jesusen esanetara bere amatasuna ikasle guztiei zabalduz.
Mariaren amatasuna eskertzen dugu, nekaldia iritsita ez zaigulako gurutzetik datorkigun grazia faltako. Maria gertatzen zaigu mundu honetako ezbeharrek antzaldatu dezaken espiritualtasunaren testigu. Itxaropenez betea, itxaropena isurtzen duela gerturatzen zaion guztien bihotzean.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.