Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Urriak 26

Aldi hartan, parabola hau esan zien Jesusek beren burua zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei: «Bi gizon igo ziren tenplura otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutik, honela egiten zuen otoitz bere barruan: “Eskerrak ematen dizkizut, ene Jainko, besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile, adulteriogile; ezta horrako zergalari hori bezalakoa ere. Astean bitan egiten dut barau, eta ditudan guztien hamarrenak ematen ditut”. Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak zerura jasotzera ere ausartzen, baizik eta bular joka ari zen, esanez: “Ene Jainko, erruki zakizkio bekatari honi!”. Hara zer diotsuedan: azkeneko hau…

Urriak 25

Une hartan, etorri zitzaizkion batzuk Jesusi, galilear batzuei gertatuaren berri ematera: nola Pilatok hil zituen, eskaintzen ari ziren oparien odolarekin haiena nahastuz. Jesusek erantzun zien: «Uste al duzue galilear haiek gainerako galilearrak baino bekatariago zirela, horrelako heriotza izan zutelako? Ezetz diotsuet, eta, bihotz-berritzen ez bazarete, guztiok era berean galduko zarete. Eta Siloeko dorrea gainera erorita hil ziren hemezortzi haiek, uste al duzue gainerako jerusalemdarrak baino errudunagoak zirela? Ezetz diotsuet, eta, bihotz-berritzen ez bazarete, guztiok era berean galduko zarete». Eta parabola hau esan zien: «Gizon batek pikondo bat zeukan, bere mahastian…

Urriak 24

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Sartaldean lainoa ikusi orduko, “euria dator” esaten duzue, eta hala gertatzen da. Hegoak jotzen duenean, berriz, “sargori dago” esaten duzue, eta hala gertatzen da. Itxurazaleok! Badakizue zeru-lurren itxurari antzematen, eta nolaz ez diozue antzematen garai honi? Zergatik ez duzue zeuen kabuz bereizten zuzena zer den? Zeure etsaiarekin auzitegira zoazela, saia zaitez bidean harekin konponbidea aurkitzen; bestela, epaileagana eramango zaitu eta epaileak ertzainaren esku jarriko, eta ertzainak kartzelara botako. Hara Nik esan: ez zara handik aterako, azken xentimoa ordaindu arte».

Urriak 23

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko sutan balego! Heriotza-uretan murgildu behar dut, eta hau larria hori bete arte! Munduari bakea ekartzera etorri naizela uste al duzue? Bakea ez, banaketa baizik. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren aurka eta alaba amaren aurka, amaginarreba errainaren aurka eta erraina amaginarrebaren aurka».

Urriak 22

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Hartu gogoan hau: etxeko nagusiak, lapurra zein ordutan etorriko den jakingo balu, ez luke etxea zulatzen utziko. Egon prest zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea». Pedrok galdetu zion:
«Jauna, guretzat ala denentzat esan duzu parabola hau?». Jaunak erantzun: «Izan zaitezte etxezain leiala eta zentzuduna bezalakoak, nagusiak, bere orduan behar den janaria banatzeko, morroien buru ipini duena bezalakoak. Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu! Benetan diotsuet: bere ondasun guztien buru ipiniko du. Baina morroia, nagusiak luzatuko duelakoan, morroi-lagunak eta neskameak…

Urriak 21

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zaudete prest, jantziak loturik eta kriseiluak pizturik; izan zaitezte nagusia ezteietatik noiz itzuliko zain dauden morroiak bezalakoak, iritsi eta atea jo bezain laster irekitzeko prest dauden morroiak bezalakoak. Zorionekoak morroi horiek, nagusiak, iristean, zain aurkitzen baditu! Egia diotsuet: arropak aldaturik, mahaian eseraraziko ditu eta zerbitzatzen hasiko zaie. Eta gauerdian nahiz goizaldean badator eta horrela aurkitzen baditu, zorionekoak haiek!».

Urriak 20

Aldi hartan, jende arteko batek esan zion Jesusi: «Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko». Jesusek erantzun zion:
«Lagun, nork jarri nau Ni zuen artean epaile edo ondasun-banatzaile?». Eta jendeari esan zion: «Kontuz! Gorde diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia segurtatzen, ugari izanda ere». Gero, parabola hau kontatu zien: «Gizon aberats bati lurrak uzta handia eman zion. Eta honela hasi zen berekiko pentsatzen: “Zer egin, ez baitut uzta non jasorik”. Eta beretzat esan zuen: “Badakit zer egin: mandio zaharrak bota eta handiagoak egingo ditut eta haietan jasoko ditut garia eta gainerakoak. Gero, esango diot neure buruari: “Ea, motel! Baduk hor…

Urriak 19

Aldi hartan, etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek: «Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona. Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaile harengana joaten zen, eskatzera: “Egidazu justizia aurkariarekiko auzian”. Luzaroan epaileak ez zion kasurik egin nahi izan, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik; baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egingo diot justizia, behingoz bakean utz nazan”». Eta honela bukatu zuen Jaunak: «Begira zer dioen epaile zuzengabeak. Eta Jainkoak, ez ote die justizia egingo, gau…

Urriak 18

Aldi hartan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta leku guztietara. Eta esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara. Zoazte! Arkumeak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten. Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei!”. Eta han bakezalerik bada, haren gainean kokatuko da zuen bakea; bestela, berriz, zuen bakerik gabe geldituko dira. Geldi zaitezte etxe berean; eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio…

Urriak 17

Aldi hartan, milaka eta milaka lagun bildu zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz:
«Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin. Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezer ezkutuan ere jakingo ez denik. Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetik hots egingo. Zuei diotsuet, ene adiskideoi: ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei. Esango dizuet nori izan beldur: izan beldur hiltzeko eta ondoren infernura botatzeko ahalmena duenari. Bai, izan beldur horri! Ez al dira bost txori bi txanponean saltzen?…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.