Lotzen gaituzten erabakirik hartu aurretik, pertsonek ziurtasunen beharra sentitzen dugu. Bestela, ezer ere ez lortzeko arriskuan gaude, eta, espero genuena jaso gabe, gure askatasun kolokan jartzeko ez gaude prest. Barru-barruan gure askatasunarekin merkataritzan gabiltza. Gaurko pasarteko legegizon eta fariseuen moduan, Jainkoa onartzeko liluratuko gaituzten mirariak behar ditugu.
Jesusentzat berriz, ez fedea ez da konbentzimendu arrazional baten ondorioa, baizik eta harreman pertsonal batena. Izan ere, Berak “Abba” deitzen dio Jainkoari, aitatxo. Nola eskatu maitasun frogak aitatxo denari? Maite direnen artean konfidantza da nagusi, ez mesfidantza dela medio sortutako exijentzi gordina.
Sinestunak Jesus pertsonalki ezagutzera deituak gara, bere irakaspenak eta parabolak entzutera, bere maitasunez lepo dauden keinuak begiratzera, eta zuzenean berarekin hitz egitera, zuzenean berari so egitera. San Ignazioren erara, Jesus gehiago ezagutu, horrela gehiago maitatu eta jarraituko dugulakoan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
More information about our Cookie Policy