Aldi hartan, Mariak esan zuen: «Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat neure barrua, Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Horregatik, dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak; santua da haren izena, eta haren errukia gizaldiz gizaldi begirune diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, buru-harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkietatik ahaltsuak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak eta esku-hutsik bidali aberatsak. Lagun etorri zaio bere morroi Israeli, bere errukiaz oroiturik; hala zien gure gurasoei hitzemana, Abrahami eta ondorengoei betiko esana»…
Bilaketaren emaitzak
Abenduak 21
Jesu Kristoren sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen eta, elkarrekin bizi izan baino lehen, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa baitzen eta ez baitzuen bere emaztea salatu nahi, hura isilean uztea erabaki zuen. Baina asmo hori gogoan zerabilela, Jaunaren aingerua azaldu zitzaion ametsetan eta esan zion:
«Jose, Daviden ondorengo hori, ez beldur izan zeure emazte Maria etxean hartzeko, honengan sortua Espiritu Santuagandik baitator. Semea izango du, eta zuk “Jesus” ipiniko diozu izena, hark salbatuko baitu bere herria bekatuetatik». Hau guztia Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete zedin…
Abenduak 20
Handik sei hilabetera, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret deritzan Galileako herri batera, birjina batengana; Daviden etxeko Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen birjina, eta Maria zuen izena. Aingeruak, haren etxean sarturik, esan zion; «Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zurekin». Ikaratu zen Maria, hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer izan ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak, orduan: «Ez izan beldurrik, Maria; Jainkoaren ederra aurkitu duzu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu; eta “Jesus” ezarriko diozu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta Jainko Jaunak haren aita Daviden errege aulkia emango dio; Jakoben…
Abenduak 19
Judeako errege Herodesen egunetan, bazen Zakarias izeneko apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea Aaronen ondorengoa zen eta Elisabet zuen izena. Biak zintzoak ziren Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta lege guztiak huts egin gabe betez bizi ziren. Ez zuten haurrik, agorra baitzen Elisabet eta biak urteetan aurreratuak. Behin batean, Zakarias bere sailekoekin Jainkoaren aurrean apaiz- zerbitzua egiten ari zelarik, Jaunaren santutegian sartzea egokitu zitzaion, apaizen ohituren arabera, intsentsua eskaintzera. Intsentsua eskaintzen ari zen bitartean, herri osoa otoitzean ari zen atarian. Hartan, Jaunaren aingerua agertu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen…
Abenduak 18
Jesu Kristoren sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen eta, elkarrekin bizi izan baino lehen, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa baitzen eta ez baitzuen bere emaztea salatu nahi, hura isilean uztea erabaki zuen. Baina asmo hori gogoan zerabilela, Jaunaren aingerua azaldu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengo hori, ez beldur izan zeure emazte Maria etxean hartzeko, honengan sortua Espiritu Santuagandik baitator. Semea izango du, eta zuk “Jesus” ipiniko diozu izena, hark salbatuko baitu bere herria bekatuetatik». Hau guztia Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete…
Abenduak 17
Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesu Kristoren jatorri- liburua. Abrahamek Isaak sortu zuen, Isaakek Jakob, Jakobek Juda eta haren senideak; Judak Tamarrengandik Fares eta Zara sortu zituen, Faresek Esrom, Esromek Aram, Aramek Aminadab, Aminadabek Naason, Naasonek Salmon; Salmonek Rahabengandik Booz sortu zuen, Boozek Rutengandik Obed, Obedek Jese, Jesek David erregea. Davidek Uriasen emazte izanagandik Salomon sortu zuen, Salomonek Roboam, Roboamek Abia, Abiak Asaf, Asafek Josafat, Josafatek Joram, Joramek Ozias, Oziasek Joatam, Joatamek Akaz, Akazek Ezekias, Ezekiasek Manases, Manasesek Amon, Amonek Josias; Josiasek Babiloniako erbestealdian Jekonias eta haren senideak…
Abenduak 16
Aldi hartan, Jesusek esan zien apaizburu eta herriko zaharrei:
«Zuek zer deritzozue? Gizon batek bi seme zituen; batarengana joan eta esan zion: “Seme, zoaz gaur mahastira, lanera”. Hark erantzun: “Ez dut nahi”. Baina gero damutu eta joan egin zen. Bestearengana ere joan eta gauza bera esan zion. Eta hark erantzun: “Banoa, jauna”; baina ez zen joan. Bietan zeinek egin zuen aitaren nahia?».
«Lehenengoak», erantzun zioten. Orduan, Jesusek esan zien: «Egiaz diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea hots eginez, eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta…
Abenduak 15
Aldi hartan, Jesus tenplura etorri eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka: «Zein aginpidez egiten duzu hori? Nork eman dizu aginpide hori?». Jesusek erantzun zien: «Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, Nik ere esango dizuet zein aginpidez egiten dudan hori. Joanek noren aginduz bataiatzen zuen: Jainkoaren aginduz ala gizakien aginduz?». Haiek beren baitan zioten: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badugu, zergatik sinetsi ez genion esango digu. Eta gizakien aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendearen beldur gara, guztiek profetatzat baitaukate Joan». Beraz, hau erantzun zioten Jesusi: «Ez dakigu»…
Abenduak 14
Aldi hartan, Joan Bataiatzaileak, kartzelan Kristoren egiteen berri izanik, bere ikasle batzuk bidali zizkion galdetzera: «Zu al zara etortzekoa ala besteren baten zain egon behar dugu?». Jesusek erantzun zien: «Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena: itsuek ikusten dute eta herrenak badabiltza, legenardunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzuten dute, hilak pizten dira eta behartsuei Berri Ona hots egiten zaie. Eta zorionekoa nigatik erorbide hartzen ez duena!». Haiek alde egitean, Joanez mintzatzen hasi zitzaion Jesus jendeari: «Zer ikustera atera zineten basamortura? Haizeak astintzen duen kanabera? Edota zer ikustera atera zineten? Apain jantzitako gizona? Apain…
Abenduak 13
Menditik jaistean, galdetu zioten ikasleek Jesusi: «Nola diote lege- maisuek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?». Jesusek erantzun zien: «Bai, Eliasek etorri behar zuen eta gauza guztiak eraberritu. Baina hara zer diotsuedan: Elias etorria da, eta ez dute aintzat hartu, baizik eta nahi izan duten guztia egin diote. Era berean, Gizonaren Semeak ere oinazeak jasango ditu horiengandik». Orduan konturatu ziren Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela.