Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzun ereilearen parabolaren esanahia: erreinuaren mezua entzun bai, baina ulertzen ez duenari, Gaiztoak etorri eta kendu egiten dio bihotzean ereindakoa. Hori da bide-bazterrean ereindakoa. Harri artean ereindakoa hauxe da: hitza entzutean, berehala pozik hartzen duena; baina, sustrairik gabea eta iraupen txikikoa izanik, hitza dela-eta estutasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, berehala huts egiten du. Sasi artean ereindakoa hauxe da: hitza entzun bai, baina mundu honetako ardurak eta diru-goseak ito egiten diote hitza, fruiturik gabe utziz. Lur onean ereindakoa, berriz, hauxe da: hitza entzun eta ulertzen duena. Honek ematen du…
Bilaketaren emaitzak
Uztailak 25
Aldi hartan, zebedeotarren ama hurbildu zitzaion Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu?». Eta hark: «Agindu ezazu nire bi seme hauek, eser daitezela zure erreinuan bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean». Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen duzuen. Gauza al zarete Nik edan behar dudan kalizatik edateko?». Erantzun zioten: «Bai, gauza gara!». Jesusek orduan: «Nire kalizatik edan, bai, edango duzue; baina nire ezker-eskuin esertze hori, ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio».
Beste hamarrak, hori entzutean, biziki haserretu ziren bi anaiekin. Baina Jesusek dei…
Uztailak 24
Egun hartan, Jesus etxetik irten eta itsasertzean eseri zen. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion inguruan, txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen. Gauza asko esan zien, parabola bidez hitz eginez: «Behin batean, atera zen ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. Beste zenbait ale harri artean erori zen, lur handirik ez zen lekuan, eta, lur axala izanik, berehala erne zen; baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiak, haztean, ito egin zuen hazia. Gainerakoak lur onean erori ziren…
Uztailak 23
Aldi hartan, Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian. Batek esan zion: «Aizu, hor dituzu kanpoan ama eta anai-arrebak, zurekin hitz egin nahian». Jesusek, berriz, erantzun zion: «Nor da nire ama eta nor nire anai-arreba?». Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen: «Hauek ditut Nik ama eta anai-arreba. Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut Nik anaia eta arreba eta ama».
Uztailak 22
Asteko lehen-egunean, Maria Magdalena hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri duten». Maria hilobi ondoan zegoen, kanpoan, negarrez. Eta, negarrez zegoela, hilobirantz makurtu zen eta bi aingeru ikusi zituen, zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen lekuan eserita, bata burualdean eta bestea oinetan. Aingeruek esan zioten: «Zer duzu negarrez, emakume?». Hark erantzun zien: «Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten». Hau esan eta berehala, atzera itzuli eta…
Uztailak 21
Aldi hartan, apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten. Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku bakarti batera, eta hartu atseden pixka bat». Asko baitziren joan-etorrian zebiltzanak, eta ez zuten jateko ere astirik. Orduan, bazter batera joan ziren beraiek bakarrik, txalupaz. Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, oinez, haiei aurrea hartuz. Txalupatik ateratzean, Jesusek jendetza handia ikusi zuen. Errukitu zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta luzaro irakasten hasi zitzaien.
Uztailak 20
Aldi hartan, fariseuek, sinagogatik atera zirenean, elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko. Jakin zuen hori Jesusek eta alde egin zuen handik. Jende askok jarraitu zion, eta Jesusek denak sendatu zituen, eta agindu zien ez zezatela ezagutzera eman. Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen: «Hona hemen nire zerbitzaria, Nik aukeratua, nire maitea, atsegin dudana. Honengan ipiniko dut neure espiritua; zuzenbidea iragarriko die herriei. Ez du haserrerik sortuko, ez oihurik egingo, ez da kaleetan haren mintzoa entzungo. Kanabera pitzatua ez du hautsiko, doi-doi piztua dagoen argi-metxa ez du itzaliko, zuzenbidea nagusiarazi arte. Hura izango dute…
Uztailak 19
Aldi hartan, larunbatean gari-soroetan barrena zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden eta galburuak moztu eta jaten hasi ziren. Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi: «Begira, larunbatez zilegi ez dena egiten ari dira zure ikasleak». Hark erantzun: «Ez al duzue irakurri zer egin zuen Davidek, bera eta lagunak goseak gertatu ziren batean? Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak ez beraren lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak? Edota ez al duzue irakurri Moisesen legean apaizek larunbatero hausten dutela tenpluan atseden-legea, horregatik errudun izan gabe? Ba, Nik diotsuet: bada hemen tenplua baino gehiago den…
Uztailak 18
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Uztailak 17
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik».