Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abuztuak 18

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Benetan diotsuet: aberatsa nekez sartuko da zeruetako erreinuan. Berriro diotsuet: jostorratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino». Hitzok entzutean, ikasleek, zeharo harriturik, honela zioten: «Nor salba daiteke, orduan?». Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: «Gizakiarentzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake». Orduan, Pedrok esan zion: «Hara, guk dena utzi dugu, zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?». Jesusek erantzun zien: «Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau eraberritzean eta Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan esertzean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi…

Abuztuak 17

Aldi hartan, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion:
«Maisu, zer onik egin behar dut betiko bizia eskuratzeko?». Jesusek erantzun zion: «Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, bete aginduak». Hark, berriz: «Zein agindu?». Eta Jesusek: «Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, hartu aintzat aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala». Gazteak, orduan: «Hori guztia bete dut; zer falta dut oraindik?». Jesusek erantzun zion:
«Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, eta altxorra izango duzu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu niri». Hitz…

Abuztuak 16

Aldi hartan, Tiroko eta Sidongo lurraldera aldendu zen Jesus. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakizkit! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba». Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Ikasleak, hurbildurik, erreguka ari zitzaizkion: «Egiozu kasu, eta doala, deiadarka baitatorkigu atzetik». Jesusek, ordea: «Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak». Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez: «Lagun iezadazu, Jauna!». Jesusek, orduan: «Ez dago ondo seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea». Emakumeak erantzun zion: «Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere…

Abuztuak 15

Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!». Mariak esan zuen: «Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat neure barrua, Jainkoa baita nire salbamena, ikusi…

Abuztuak 14

Aldi hartan, fariseu batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten: «Zilegi al zaio gizonari bere emaztea edozein arrazoirengatik uztea?». Hark erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena? Hasieratik Egileak gizaseme eta emakume egin zituela, alegia, eta esan zuela: “Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta bere emaztearekin elkartuko da, eta biak bat izango dira”. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baizik. Horrela, bada, Jainkoak bat egin duena ez beza gizakiak banatu». Haiek galdetu zioten: «Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio- agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?». Jesusek erantzun zien:
«Zeuen…

Abuztuak 13

Aldi hartan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion:
«Jauna, nire senideak bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?». Jesusek erantzun Zion:
«Zazpi aldiz ez, baizik eta zazpitan zazpi mila aldiz. Hain zuzen, bere morroiekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da zeruetako erreinuarekin. Kontuak garbitzen hastean, dirutza izugarria zor zion bat ekarri zioten. Eta nondik ordaindurik ez baitzuen, bera eta emaztea, seme-alabak eta zituen guztiak saltzeko agindu zuen nagusiak, zorra ordaintzeko. Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten zion: “Emadazu astia eta dena ordainduko dizut…

Abuztuak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zure senideak bekatu egiten badu zure aurka, zoaz beragana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea. Jaramonik egiten ez badizu, berriz, har itzazu zeurekin lagun bat edo bi, auzia bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki behar da eta. Hauei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko. Benetan diotsuet: zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua. Beste hau ere badiotsuet: zuetako bik elkar hartzen badute mundu honetan Jainkoari zerbait…

Abuztuak 11

Une hartan, hurbildu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdetu zioten: «Nor da handiena zeruetako erreinuan?». Jesusek, haurtxo bati deitu, haien artean jarri eta esan zien: «Benetan diotsuet: Aldatu eta haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko zeruetako erreinuan. Beraz, bere burua haur honen antzera apaltzen duena, hori da zeruetako erreinuan handiena. Eta honelako haur bat nire izenean onartzen duenak Ni onartzen nau. Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxietsi! Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe zeruan. Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita…

Abuztuak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Gari- alea, lurrean erori eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; baina, hiltzen bada, fruitu asko ematen du. Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du. Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, Ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena ohoratu egingo du Aitak».

Abuztuak 9

Jendea ase ondoren, ontzian sarrarazi zituen Jesusek bere ikasleak eta bere aurretik bestaldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. Jendea bidali eta gero, mendira igo zen Jesus bera bakarrik, otoitz egitera. Ilundu zuenean, han zegoen bakarrik. Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan, olatuek astindua, haizea kontra baitzuen. Goizaldera, Jesus haiengana joan zen ur gainean oinez. Ikasleak, ur gainean ibiltzen ikusi zutenean, ikaratu egin ziren, mamuren bat zelakoan, eta beldurraren beldurrez deiadarka hasi ziren. Baina Jesus berehala mintzatu zitzaien: «Izan bihotz! Ni naiz; ez beldur izan!». Orduan Pedrok esan zion: «Jauna, benetan Zu bazara, agindu…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.