NOR GARA

Kaixo adiskide, ongi etorri Otoi.eus webgunera!

Fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna da Otoi.eus. Webgunearen helburua euskaraz sorturiko edukiak eskaini eta fedea eta espiritualtasuna euskaraz bizi nahi dugunontzako topagune bihurtzea da. Proiektu bizia izanik, egileak, atalak eta formatuak egokitu egiten dira, betiere gure xede eta izaerari eutsiz.

2022ko urtarrilean jaio zen Otoi.eus Jesusen Lagundiaren ekimenez eta Arrupe Etxea Fundazioaren ardurapean. Proiektuaren balio nagusia inguruan elkarturiko egile sare zabala da. Sentsibilitate desberdinek osatzen dute Otoi.eus, eta guztiak dira Otoi.eus webgunearen osagai garrantzitsu.

Aniztasuna are zabalagoa da webgunera hurbildu eta hura erabiltzen dutenen artean. Fededun, bilatzaile edo, besterik gabe, jakin mina duen pertsona bazara, hona gure gonbitea: zatoz eta egin proba!

Otoi.eus webgunearen kontseilua ondoko pertsonek osatzen dugu: Iñaki Abaunz, Idoia Braceras, Alba Estrada, Koldo Katxo SJ, Eneritz Tellería, Joxin Etxezarreta, Xabier Riezu.

Harremanetarako: otoi@otoi.eus

 

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.