HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 20
Aldi hartan, ama eta anai-arrebak joan zitzaizkion Jesusi, baina jendearen jendeaz ezin iritsi ziren beragana. Eta jakinarazi zioten Jesusi: «Hor dituzu kanpoan ama eta anai-arrebak, Zu ikusi nahian». Jesusek erantzun zien: «Hauek ditut Nik ama eta anai-arreba: Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak».
Lukas 8, 19-21.
Atzoko ebanjelioan, Jainkoaren Erregetza irekitzen duen atea argitzen duen hitza ondo entzutea dela nabarmendu genuen. Gaurko ebanjelioak ideia bera azpimarratzen du beste era batera: Jesus “ikusi”, hau da, Jesusekin topo egin ahal izateko bidea Jainkoaren hitza entzutea da. Jesusen iristea ez digu bere familikoak, taldekideak, herrikoak, elizakoak… izateak ematen, Jainkoaren hitza entzuteak eta betetzeak baizik. Hauxe dugu Jesusenganako bidea; eta ondorioz, hauxe kristauaren eginkizun nagusia, etengabe eta ahalegin osoz landu behar duguna. Nahia, arreta, bihotza eta gogoa eginkizun honetan zentratzeko benetako ahalegina egin beharko genuke.
Kristoren aurrean, berarekiko solasean: nolako entzumena da nirea? Jainkoaren hitza entzuteari behar bezalako garrantzia ematen al diot? Zergatik? Oztopoak al ditut? Zeintzuk?…
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.