Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Maiatzak 13

Aldi artan, Jesusek esan zien ikasleei: «Munduak gorroto badizue, jakizue zuei baino lehen niri izan didala gorroto. Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen legez; baina Nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako. Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire hitza hartu badute, hartuko dute zuena ere. Nire izenagatik egingo dizuete hori guztia, bidali nauena ezagutzen ez dutelako».

Maiatzak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala. Ez du inork maitasun handiagorik, bere bizia adiskideen alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, Nik agindua betetzen baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiak zer egiten duen; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazi didan guztia adierazi baitizuet. Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Nik aukeratu zintuztedan zuek, eta eginkizun hau eman dizuet: fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela edonon; horrela, Aitari nire izenean eskatuko diozuen guztia emango dizue. Hauxe agintzen dizuet: maita…

Maiatzak 11

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauen bezala, halaxe maite izan zaituztet Nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau esan dizuet nire poza zeuengan izan dezazuen, eta zuen poza bete-betea izan dadin».

Maiatzak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruiturik ematen ez duen aihena moztu egiten du Aitak, eta fruitu ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. Zuek garbi zaudete dagoeneko, Nik adierazi dizuedan hitzari esker. Zaudete nigan, Ni zuengan bezala. Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, zuek ere ez, nigan ez bazaudete. Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait nigan badago, Ni harengan bezala, hark fruitu asko emango du; Ni gabe ezin baituzue ezer egin. Nigan ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezala; gero, bildu, sutara bota…

Maiatzak 9

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Bakea uzten dizuet, neure bakea ematen; Nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez beldur izan. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztuko zinatekete Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa baita. Orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen. Ez dut jadanik luze hitz egingo zuekin, bai baitator mundu honetako buruzagia. Horrek ez du nire gain ahalmenik; baina munduak jakin behar du Nik maite dudala Aita eta Aitaren agindua bete egiten dudala».

Maiatzak 8

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite, eta Ni maite nauena nire Aitak maite izango du, eta Nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio». Esan zion Judasek, ez Iskariotek, besteak baizik: «Jauna, zer dela-eta agertuko zatzaizkigu guri eta ez munduari?». Jesusek erantzun zion: «Ni maite nauenak gordeko du nire hitza; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok harengana etorriko gara eta harengan egingo dugu bizileku. Ni maite ez nauenak, ordea, ez ditu gordetzen nire hitzak. Eta entzuten duzuen hitza ez da nirea, bidali nauen Aitarena baizik. Zuekin naizen artean esan dizuet hau. Baina Aitak Laguntzailea…

Maiatzak 7

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez izan kezkarik; sinetsi Jainkoagan eta sinetsi nigan ere. Nire Aitarenean bizitoki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, Ni nagoen tokian zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue Ni noan tokirako bidea». Tomasek esan zion: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta nola jakin bidea?». Jesusek erantzun: «Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik. Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue»…

Maiatzak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue». Orduan, Felipek esan zion: «Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta nahikoa dugu». Jesusek erantzun: «Hainbeste denbora zuekin, eta ez al nauzu ezagutzen, Felipe? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: “Erakuts iezaguzu Aita”? Ez al duzu sinesten Ni Aitagan nagoela eta Aita nigan? Nik esaten dizuedana ez dizuet neure kabuz esaten. Nigan bizi den Aita da bere egintzak burutzen ari dena. Sinets iezadazue: Ni Aitagan nago eta Aita nigan. Besterik ez bada ere, sinetsi egintzengatik. Egi-egiaz diotsuet…

Maiatzak 5

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez izan kezkarik; sinetsi Jainkoagan eta sinetsi nigan ere. Nire Aitarenean bizitoki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, Ni nagoen tokian zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue Ni noan tokirako bidea». Tomasek esan zion: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta nola jakin bidea?». Jesusek erantzun: «Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik».

Maiatzak 4

Jesusek, bere ikasleei oinak garbitu ondoren, esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Morroia ez da nagusia baino handiago, ezta Bidalia ere bidaltzailea baino handiago. Hortaz jabeturik, zorionekoak izango zarete, horren arabera jokatzen baduzue. Ez naiz zuek guztiotaz ari; badakit, bai, zein aukeratu ditudan; baina bete beharrekoa da Liburu Santuak dioen hau: “Nire ogitik jaten duena kontra altxatu zait”. Aurrez, gertatu baino lehen, esaten dizuet, gerta dadinean, “Ni naizela” sinets dezazuen. Egi-egiaz diotsuet: Nik bidalia onartzen duenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak bidali ninduena onartzen du».