Aldi hartan, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren Berri Ona hots egiten. Berekin zituen Hamabiak, baita espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatua zuen zenbait emakume ere: Maria Magdalena –honengandik zazpi deabru bota zituen–, Joana –Herodesen etxezain Kusaren emaztea–, Susana eta beste asko; hauek beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei.
Bilaketaren emaitzak
Irailak 18
Aldi hartan, fariseu batek bazkaltzera gonbidatu zuen Jesus. Joan zen, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian jarri zen. Honetan, emakume bat, herrian bekatari bezala ezaguna, Jesus fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala. Jesusen atzean, oinen ondoan, jarri zen negarrez, eta haren oinak malkoz bustitzen hasi zen; gero, ileaz xukatu eta musukatu ondoren, ukenduz gantzutu zizkion. Hau ikusirik, gonbidatu zuen fariseuak bere baitan zioen: «Gizon honek, benetan profeta balitz, jakin behar luke zer- nolakoa den bera ukitzen ari den emakumea, bekataria baita». Jesusek esan zion: «Simon, badut zerbait zuri esateko». Hark…
Irailak 17
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Norekin konparatuko nuke gizaldi honetako jendea? Noren antzekoa da? Plazan eserita dauden haurren antzekoa da, honela oihu egiten baitiete batzuek besteei: “Soinua jo dizuegu, eta zuek dantzarik ez; hiletak jo, eta zuek negarrik ez”. Izan ere, etorri da Joan Bataiatzailea, ez ogirik jan ez ardorik edan egiten ez zuela, eta deabruak hartua dagoela esaten duzue. Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta honela diozue: “A zer tripazaina eta mozkorra, zergalari eta bekatarien adiskidea”. Baina bera onartzen dutenek arrazoi eman diote Jainkoaren jakinduriari».
Irailak 16
Aldi hartan, Nain izeneko herrira joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik!». Hurbildurik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: Jaiki!». Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari eman zion. Beldurrak hartu zituen denak eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handia sortu da gure artean». Eta hau ere bazioten:
«Jainkoa bere herria salbatzera etorri da». Judea eta inguruko…
Irailak 15
Aldi hartan, Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea eta Maria Magdalena. Jesusek, bere ama eta, honen ondoan, maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari:
«Emakume, horra hor zeure semea!». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zeure ama!». Eta orduz gero ikasleak bere etxean hartu zuen.
Irailak 14
Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Ez da inor zerura igo zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Moisesek basamortuan brontzezko sugea altxatu zuen bezala, hala izan behar du altxatua Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten. Izan ere, hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik».
Irailak 13
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik. Bere fruituetatik antzematen zaio zuhaitzari; elorritik ez da pikurik biltzen, ezta sasitik mahatsik hartzen ere. Ona denak ona ateratzen du bere barneko ondasun-altxorretik, eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik; ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu. Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna!” eta ez duzue egiten esaten dizuedana? Erakutsiko dizuet noren antzeko den nigana etorri eta nire hitzak entzun eta betetzen dituena: etxea eraikitzean, zulatu, sakondu eta zimenduak harkaitzean hartu zituen gizonaren antzekoa da…
Irailak 12
Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Izan ote daiteke itsua itsuaren gidari? Ez ote dira biak zulora eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko ikaslea bere irakaslea adinakoa izango da. Nolatan ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko habeaz ohartzen ez? Nolatan esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, uztazu begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun habea ikusten ez duzula? Itxurazalea halakoa! Atera lehenik zeure begitik habea, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko».
Irailak 11
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Hau diotsuet zuei, entzuleoi: Maita itzazue zeuen etsaiak, egin on gorroto dizuetenei, bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. Masail batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere; soingainekoa kentzen dizunari ez ukatu jantzia ere. Eskatzen dizun edonori eman, eta zeurea kentzen dizunari ez itzularazi. Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei. Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere maite dituzte beren maitaleak. Eta on egiten dizuetenei bakarrik egiten badiezue on, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere egiten dute beste…
Irailak 10
Aldi hartan, Jesusek, ikasleei begira, esan zien: «Zorionekoak behartsuok, zuena baita Jainkoaren erreinua. Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak. Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue. Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela-eta jendeak gorrotatu, beren artetik bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean. Alaitu zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek. Baina ai zuek, aberatsok, bai baituzue zeuen poza. Ai zuek, orain aseak zaudetenok, gose izango baitzarete. Ai zuek, orain barre egiten duzuenok; aiene eta…