HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 5

Aldi hartan, Jesus honela mintzatu zitzaien jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian eseriak daude. Egizue, beraz, eta bete haiek esandako guztia; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egin ez. Zama astunak eta ezin eramanak lotzen dituzte, eta besteei leporatzen; baina beraiek atzamar batez ere ez dituzte mugitzen. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak erabiltzen dituzte bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maite dituzte, plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea. Zuek, ordea, ez utzi inori “maisu” deitzen, bakarra baita zuen maisua, eta zuek guztiok elkarren senide baitzarete. Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bakarra baita zuen Aita, zerukoa. Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bakarra baita zuen gidaria, Mesias. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen duena beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena goratu».

Mateo 23, 1-12.

Jesusen ustez, boterea, edozein botere, daukanaren hipokresia ezaugarri hauetan identifika daiteke: pertsonen gain karga astunak jartzea, jendeak ikus dezan jardutea, legea manipulatzea norbere onurarako, lehenak izatea bilatzea, besteak baino gehiago sentitzea.

Jesusek ere esango digu hipokrisia hau desagerraraz dezakeen gauza bakarra anai-arreben bizitza dela. Baina ez anaiarte konbentzionala. Baizik eta errukiz, xumetasunez, benetako justiziaz, hurbiltasunez, topaketaz eta apaltasunez eraikia.  

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude