HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zion bazkaltzera deitu zuen fariseu handiki bati: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo baitzintuzkete, eta horrela ordaina hartuko zenuke. Otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak. Zorionekoa zu, orduan, ezin izango baitizute ordaindu! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».

Lukas 14, 12-14.

Pandemiak, hainbat arlotan eragindako krisiaren ondorioz, ekimenetan parte hartzen zuen boluntarioen kopuruak gora egin zuen. Hala ere, indize horiek aurreko garaietako kopuruetara itzultzen ari direla dirudi; izan ere, boluntarioen zenbatekoak, txikiagoa izateaz gain, lehengo beheranzko joera ere hartu du.

Gaurko pasartean, Jesusek argi eta garbi esaten digu benetako maitasuna dohainik ematera bultzatzen gaituena dela, trukean ezer espero gabe.

Jesusentzat, maitasuna trukean ezer espero gabe ematea da, Jainkoak bezala. Jesusen jarraitzaileak, gure erosotasunetik ateratzeko gonbidapena jasotzen dugu, bereziki geurekoikeriak hainbeste marjinatu dituen atzerriratutakoen zokoetara. Maitasun hori da geurekoikeria eta zoko horien arteko zubiak eraikitzeko gai dena. Zubi horiek zeharkatutakoan, jabetzen gara badagoela gauza seguru bat: jasotzean baino, ematean pilatzen dugu zoriontasuna. Musu-truk eskaini, musu-truk eman, musu-truk lagundu, musu-truk zerbitzatu, musu-truk… bizi.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude