Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abenduak 19

Judeako errege Herodesen egunetan, bazen Zakarias izeneko apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea Aaronen ondorengoa zen eta Elisabet zuen izena. Biak zintzoak ziren Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta lege guztiak huts egin gabe betez bizi ziren. Ez zuten haurrik, agorra baitzen Elisabet eta biak urteetan aurreratuak. Behin batean, Zakarias bere sailekoekin Jainkoaren aurrean apaizzerbitzua egiten ari zelarik, Jaunaren santutegian sartzea egokitu zitzaion, apaizen ohituren arabera, intsentsua eskaintzera. Intsentsua eskaintzen ari zen bitartean, herri osoa otoitzean ari zen atarian. Hartan, Jaunaren aingerua agertu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen…

Abenduak 18

Jesu Kristoren sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen eta, elkarrekin bizi izan baino lehen, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa baitzen eta ez baitzuen bere emaztea salatu nahi, hura isilean uztea erabaki zuen. Baina asmo hori gogoan zerabilela, Jaunaren aingerua azaldu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengo hori, ez beldur izan zeure emazte Maria etxean hartzeko, honengan sortua Espiritu Santuagandik baitator. Semea izango du, eta zuk “Jesus” ipiniko diozu izena, hark salbatuko baitu bere herria bekatuetatik». Hau guztia Jaunak profetaren ahoz esandakoa bete…

Abenduak 17

Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik. Hau da Joan Bataiatzaileak egin zuen aitormena, juduek Jerusalemdik apaizak eta lebitarrak bera nor zen galdetzera bidali zizkiotenean. Joanek argi eta garbi aitortu zuen: «Ni ez naiz Mesias». Haiek galdetu zioten: «Nor zara, bada? Elias al zara?». Joanek erantzun: «Ez». Haiek, orduan: «Etortzekoa den profeta al zara?». Eta hark: «Ez». Berriro galdetu zioten: «Nor zara, bada? Bidali gaituztenei erantzuna eman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?». Joanek, orduan: «Ni…

Abenduak 16

Menditik jaistean, galdetu zioten ikasleek Jesusi: «Nolatan diote lege-maisuek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?». Jesusek erantzun zien: «Bai, Eliasek etorri behar zuen eta gauza guztiak eraberritu. Baina hara zer diotsuedan: Elias etorria da, eta ez dute aintzat hartu, baizik eta nahi izan duten guztia egin diote. Era berean, Gizonaren Semeak ere oinazeak jasango ditu horiengandik». Orduan konturatu ziren Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela.

Abenduak 15

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeinen antzekoa dela esango nuke gizaldi hau? Plazan eserita dauden haurren antzekoa da; honela oihu egiten baitiete batzuek besteei: “Soinua jo dizuegu, eta zuek dantzarik ez; hiletak jo, eta zuek aienerik ez”. Izan ere, etorri da Joan Bataiatzailea, ez jan ez edan egiten ez duela, eta deabruak harturik dagoela diote. Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta honela diote: “A zer tripazaina eta mozkorra, zergalari eta bekatarien adiskidea”. Baina egiteek Jainkoaren jakinduriari eman diote arrazoia».

Abenduak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Egiaz diotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bataiatzailea baino handiagorik. Hala ere, zeruetako erreinuan txikiena, hura baino handiago da. Joan Bataiatzailea agertu zen egunetatik gaurdaino, zeruetako erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute. Profeta guztien eta Moisesen agintzarien garaia Joan Bataiatzailearekin bukatu da. Joan hau da etortzekoa zen Elias, nahi baduzue onartu. Belarririk duenak entzun beza».

Abenduak 13

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atseden. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».

Abenduak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa izango du bakar harengatik, galdu ez diren laurogeita hemeretziengatik baino. Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako bat ere galtzerik».

Abenduak 11

Aldi hartan, Jesus irakasten ari zen. Han zeuden eseriak Galileako eta Judeako auzo guztietatik eta Jerusalemdik etorritako fariseu eta lege-maisu batzuk. Eta Jaunaren indarrak gaixoak sendatzera eragiten zion. Hartan, etorri ziren gizon batzuk elbarri bat ohatilan zekartela eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen aurrean ipintzeko. Baina jendetzagatik ez baitzuten aurkitzen nondik sartu, etxe gainera igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti eraitsi zuten erdira, Jesusen aurrera. Haien sinesmena ikusirik, Jesusek esan zuen: «Gizona, barkatuak dituzu bekatuak!». Lege-maisu eta fariseuek zioten beren baitan: «Nor dugu biraoka ari den hau? Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak…

Abenduak 10

Mesias eta Jainkoaren Seme den Jesusen Berri Onaren hasiera. Isaias profetaren liburuan honela dago idatzia: «Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik, zuri bidea prestatzera. Mintzo bat oihuka ari da basamortuan: “Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari”». Hala agertu zen Joan basamortuan, bataiatzen eta bihotz-berritzeko bataioa hots egiten, bekatuen barkamenerako. Judea osotik eta Jerusalemdik harengana joaten zen jende guztia, eta, beren bekatuak aitorturik, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. Joan gamelu-larruz jantzia zebilen, eta gerrian larruzko uhala; matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari. Eta honela hots egiten zuen: «Nire ondoren dator…