HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 13

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atseden. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».

Mateo 11, 28-30.

“… gozoa eta bihotz-apala”, “arimentzako atseden”, bizitzaren “neke”ak eta “zama”k arinduko dizkiguna, nola ez joan beragana? Ez al dugu bada, batez ere mendebaldeko gure gizarte-bizimodu konpultsibo honetan, horren premia gorria? Hatsa.

Ez al gauzkate uztar-hedeek ito beharrean? Baina, topatzen al dugu beragana joateko beta, parada? Eta bilatu, bilatzen al dugu?

Eta horren ondorioz, Haren irudikoz, ni neu, ba al naiz senide/lagun hurkoarentzat “gozoa eta bihotz-apala”, “arimentzako atseden”, bizitzaren “neke” eta “zama” arintzailea? Betor gugana.

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.