HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 12
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa izango du bakar harengatik, galdu ez diren laurogeita hemeretziengatik baino. Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako bat ere galtzerik».
Mateo 18, 12-14.
Horixe erokeria, bat bakarra betiko gal ez dadin, gainerako guztiak, laurogeita hemeretzi, arriskuan utzi? Oreka, justizia eza? Ala erokeria zoragarria?
Ez bide ditu Abbaren justizia-balantzak gurearen pisu-neurri berdinak erabiltzen.
Eta kostatzen zaigu on-hartzea, laurogeita hemeretzi ardi zintzo-zintzo eta esanekoen artean ikusten ote dugulako gure burua? Harro gu “txiki” galdu horien guztien aurrean agian, taldekerian hesi-itxituran? Jaunak uzten al gaitu gal-bidean ala mendian baino ez, uztarririk gabe Espirituaren hats askearen abaroan? Segurtasunaren balantza-neurriren bila ote gabiltza? Ala erreinuaren arrisku-balantzaren kulunkan? Bai hor poz handiago.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments