HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 17

Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik. Hau da Joan Bataiatzaileak egin zuen aitormena, juduek Jerusalemdik apaizak eta lebitarrak bera nor zen galdetzera bidali zizkiotenean. Joanek argi eta garbi aitortu zuen: «Ni ez naiz Mesias». Haiek galdetu zioten: «Nor zara, bada? Elias al zara?». Joanek erantzun: «Ez». Haiek, orduan: «Etortzekoa den profeta al zara?». Eta hark: «Ez». Berriro galdetu zioten: «Nor zara, bada? Bidali gaituztenei erantzuna eman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?». Joanek, orduan: «Ni, basamortuan oihuka ari denaren mintzoa naiz: “Zuzendu bidea Jaunarentzat”, Isaias profetak esan zuen bezala». Bidalitako haietan batzuk fariseuak ziren, eta galdetu zioten: «Zergatik bataiatzen duzu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortzekoa den profeta?». Joanek erantzun zien: «Nik urez bataiatzen dut. Zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere». Hau guztia Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaz bestaldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.

Joan 1, 6-8. 19-28.

Joan: “Zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat”.

Ezagutzen al dut? Ezagutza kognitboaz ari da? Ezagut al dezakegu behar den sakontasun eta gordinez Eguberritan, gurutz-bidean ibili gabe? Halaxe, ez al dute larregitan Eguberri-argiek azaleko bits lez diz-diz egiten eta besterik gabe apeta bete huts niregan ia-ia uhera batere utzi gabe ziztuan itsungitzen? Norantz zuzentzen ditut nire bideak? Ezagutu nahi al dut argi-itzaletan ere? Getsemaniko odol-malko lurretan ere? Basamortuaren oihu/mintzo-bidez?

“Hasieran bazen Hitza.
Hitza Jainkoarekin zegoen
eta Hitza Jainko zen.
Hasieran
Jainkoarekin zegoen Hitza.
Gauza guztiak
beronen bidez egin ziren,
eta egindakotik ezer
ez da berau gabe egin.
Hitzarengan zegoen bizia,
eta bizia gizakien argia zen…”
(Jn 1, 1-4)

Aleluia!, betorkigu poz-algara! Bego gure artean!

Eta, “argi horrek ilunpetan egiten du argi”? (ikus Jn 1, 5a); zer bidetan barrena al naiz ni argi ilunpetan?, zeinetan zuzenbide ni, ilunpeek ere onar dezaten? (ikus Jn 1, 5b), zeren eta noren apostolu (apo + stello) al naiz?, nora bidalia (stello)?, nire erosotxotik gertu-urruti, nigandik kanpo-bazterretara ere (apo)? Zer ilunpe-bidetan Eguberriko izar-argi ni?, zeren, noren stella?

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.