HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 16

Menditik jaistean, galdetu zioten ikasleek Jesusi: «Nolatan diote lege-maisuek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?». Jesusek erantzun zien: «Bai, Eliasek etorri behar zuen eta gauza guztiak eraberritu. Baina hara zer diotsuedan: Elias etorria da, eta ez dute aintzat hartu, baizik eta nahi izan duten guztia egin diote. Era berean, Gizonaren Semeak ere oinazeak jasango ditu horiengandik». Orduan konturatu ziren Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela.

Mateo 17, 10-13.

Elias eta Joan Bataitzailea, aurretik ere, 11. ataelan, Jesuk egindako parekatzea, nolabaiteko identifikazioa. Haatik, juduek, nonbait, oker ez banago, Eliasen zain daude oraindik, eta euren jai nagusi batzuen ospakizunetan, debozio handiz, komunitatea eta komunioa adierazten duen jakien mahaiaren bueltan, leku bat hutsik uzten dute, Elias iristeko zain, azken egun handia baino lehen, berradiskidetzearen profeta. Badute orduan, bada, nolabait, kristauon lez, etortzekoa dena, haien itxaro-aldia, euren ad-ventum, abendualdia. Ez dago ad-venire gabe por-venire, ez dago adventum barik itxaropenik. Izan bedi betiere, bake, bizi-bete eta neba-ahizpatasun gero oparoa, herri eta pertsona guztientzat; osterantzean, esanak esan, ez letorke jainkozko espiritutik (ruah, shalom), herioa dakarren gezurti handiarengandik baizik (dia-bolos).

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.