HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Egiaz diotsuet: Ez da sortu amaren semerik Joan Bataiatzailea baino handiagorik. Hala ere, zeruetako erreinuan txikiena, hura baino handiago da. Joan Bataiatzailea agertu zen egunetatik gaurdaino, zeruetako erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute. Profeta guztien eta Moisesen agintzarien garaia Joan Bataiatzailearekin bukatu da. Joan hau da etortzekoa zen Elias, nahi baduzue onartu. Belarririk duenak entzun beza».

Mateo 11, 11-15.

Dirudienez, ikerlariak ez dira guztiz ados jartzen Nazareteko Jesuren eta Joan Bataiatzailaren arteko benetako harremanen inguruan, eta ezta Joanen jarraitzaileen eta Jesuren hasierako jarraitzaileen artean, lehen kristauen artean alegia.  Ematen du, ebanjelariak erabilitako tradizioak, aurreko guztiarekiko Joan goratuz ere, aurreko guztiaren eta guztien gorena izanik ere, Nazareteko Jesuk iragarritako eta bere etorrerarekin  batera espirituaren indarrez gauzatuz doan erreinuko txikiena ere Joan baino handiagoa dela esanez, Jesuren erabateko berrikuntza eta nagusitasuna azpimarratu nahi duela. 

“Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza” (Mt 3,2); baldintza sine qua non bihozberritzea erreinuan izateko, baina erreinuak dena barnebildu eta gainditzen du, bekatuen barkamena barne, orduan agertu ahalko dugu geure jokabideaz bihotz berria (Mt 3,8). Joan, bihozberritzearen beharraz, aszeta-bidea; Jainkoaren bihozberatasunari erne eta  irekita egonik baino ezin gara ordea benetan bihozberritu, eta horri eskerrak mugagabe pozik isuri, askatasunez eman (eta jaso), gozatu, eskerturik bizi, eskerrak eman eta salbatu, Jesu-bidea, Eguberria.

(Izan ziren lehen kristauen artean lehenagoko sustraiak ere bazituen eta bazterrean gelditu zen  halako joera espirituala zutenak: ikus  “enkratitak”,  “enkratismoa”)

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude