Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Azaroak 25

Aldi hartan, begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko diru-kutxara limosna botatzen. Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi txanpon botatzen. Eta esan zuen: «Benetan diotsuet: alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».

Azaroak 24

Aldi hartan, Pilatok esan zion Jesusi: «Zu al zara juduen erregea?». Jesusek erantzun: «Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?». Pilatok esan zion: «Judua ote naiz, ba, ni? Zeure herritarrek eta apaizburuek ekarri zaituzte nigana. Zer egin duzu?». Jesusek erantzun: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo luke, Ni juduen eskuetan ez erortzeko. Nire erregetza, ordea, ez da hemengoa». Orduan, Pilatok esan zion: «Beraz, errege zara Zu?». Jesusek erantzun zion: «Bai, errege naiz, zeuk diozun bezala. Honetarako jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egiteko. Egiarena denak…

Azaroak 23

Aldi hartan, saduzear batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi (saduzearrek ez dute onartzen hildakoak pizten direla), eta galdetu zioten: «Maisu, Moisesek idatzi zigun: “Norbaiti anaia ezkondua seme-alabarik gabe hiltzen bazaio, ezkon bedi alargunarekin, anaiari ondorengoa emateko”. Baziren, bada, zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen. Bigarrena eta hirugarrena alargunarekin ezkondu ziren, eta zazpiak berdin. Eta denak seme- alabarik gabe hil ziren. Azkenik, hil zen emakumea ere. Piztuerakoan, zeinen emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?». Jesusek erantzun zien: «Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; baina datorren munduan eta hildakoen…

Azaroak 22

Aldi hartan, Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen, esanez: «Liburu Santuak dio: “Nire etxea otoitz-etxe izango da”. Zuek, ordea, “lapur-zulo” bihurtu duzue». Egunero tenpluan irakasten ari ohi zen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan; baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.

Azaroak 21

Aldi hartan, Jesus, Jerusalemera hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen berarengatik, eta esan zuen: «Ai Jerusalem, ulertuko bazenu zuk ere gaur bakerako bidea! Baina ez zara hori ikusteko gauza. Etorriko zaizu, bai, zeure etsaiek lubakiz inguratu, setiatu eta alde guztietatik erasoko dizuten garaia; txikitu egingo zaituztete zu eta zure bizilagunak; eta ez dizute harririk harri gainean utziko, Jainkoak eskaini dizun salbamen-aukera aintzat hartu ez duzulako».

Azaroak 20

Aldi hartan, Jesusek parabola bat kontatu zion jendeari, Jerusalemdik hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erreinua une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen: «Handiki bat urrutiko lurralde batera joan zen, errege-izendapena hartzera, gero itzultzeko. Bere zerbitzarietako hamarri dei egin eta ontzako urre bana eman zien, esanez: “Saiatu etekina ateratzen, ni itzuli bitartean”. Baina herritarrek gorroto zuten eta mandatariak bidali zituzten ondotik, esatera: “Ez dugu hori errege nahi”.
Errege-izendapena harturik itzuli zenean, deiarazi zituen dirua banatu zien morroiak, bakoitzak zer irabazi zuen jakiteko. Aurkeztu zen lehenengoa eta esan zuen: “Jauna, zure ontzakoak hamar…

Azaroak 19

Aldi hartan, Jesus Jerikon sartu eta herrian barna zihoan. Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-buru zena, oso aberatsa. Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen Zakeo, baina ezin zuen jendetzagatik, txikia baitzen. Lasterka aurrera joan eta pikondo batera igo zen Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen. Jesusek, toki hartara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta». Berehala jaitsi zen eta pozik hartu zuen etxean. Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz». Zakeok, ordea, zutik jarrita, esan zion Jaunari: «Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei emango dizkiet eta…

Azaroak 18

Aldi hartan, Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat zegoen eskean bide-ertzean eseria. Jendea igarotzen sumaturik, zer zen hura galdetu zuen. Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten. Orduan, deiadarka hasi zen: «Jesus, Daviden Seme, erruki zakizkit!». Aurrean zihoazenek gogor egiten zioten isilarazteko; baina hark oihu handiagoz: «Daviden Seme, erruki zakizkit!». Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zien. Hurreratu zenean, galdetu zion: «Zer nahi duzu Nik zuri egitea?». Itsuak erantzun: «Ikus dezadala, Jauna!». Jesusek esan zion: «Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu». Berehala ikusmena berreskuratu zuen eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz…

Azaroak 17

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egun haietan, larrialdi handiaren ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik emango, izarrak zerutik amiltzen hasiko dira eta ortziak dar-dar egingo du. Orduan, Gizonaren Semea ikusiko dute hodei artean ahalmenez eta aintzaz beterik etortzen; aingeruak bidaliko ditu eta bere aukeratuak bilduko lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino. Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, ateetan, Gizonaren Semea. Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza hauek guztiak…

Azaroak 16

Aldi hartan, etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, Jesusek parabola hau esan zien: «Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona. Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaile harengana joaten zen, eskatzera: “Egidazu justizia aurkariarekiko auzian”. Luzaroan epaileak ez zion kasurik egin nahi izan, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik; baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egingo diot justizia, behingoz bakean utz nazan”». Eta honela bukatu zuen Jaunak: «Begira zer dioen epaile zuzengabeak. Eta Jainkoak, ez ote die justizia egingo, gau…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.