Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Urriak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko dizue; eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitzen, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio. Zuetako norbaitek, semeak ogia eskatuta, harria emango ote dio? Edota arraina eskatuta, sugea emango ote dio? Beraz, zuek, gaiztoak izanik ere, zeuen seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez gehiago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei!».

Urriak 5

Aldi hartan, apostoluek esan zioten Jaunari: «Handitu sinesmena gugan». Jaunak erantzun zien: «Sinesmena bazenute, mostaza hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi “atera hortik eta landatu itsasoan” esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke. Emazue, zuetako batek morroia duela soro-lanean edota artzaintzan. Morroia etxeratzean, “hator berehala mahaira” esango ote dio? Ez ote dio beste hau esango: “Presta iezadak afaria, jantzi aurreko mantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk heuk?”. Morroiari esker ona zor ote dio, agindua bete duelako? Zuek ere gauza bera: agindutako guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizajoak gara; egin behar genuena…

Urriak 4

Aldi hartan, hirurogeita hamabi ikasleak pozez beterik itzuli ziren, eta esan zioten Jesusi: «Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izenean». Jesusek erantzun zien: «Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas. Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak menperatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk ere kalterik egin. Hala ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik daudelako». Une hartan, Jesusek, Espiritu Santuaren pozez beterik, esan zuen: «Bedeinkatua zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei gorde eta jende xumeari agertu dizkiozulako. Bai, Aita, hala…

Urriak 3

Aldi hartan, honela mintzatu zen Jesus: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan hainbat mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihotz-berrituak ziratekeen, dolu- jantziz estali eta hautsean eserita. Horregatik, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute auzian zuek baino. Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara! Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta zuek onartzen ez zaituztenak Ni ez nau onartzen; Ni onartzen ez nauenak, berriz, bidali nauen hura ez du onartzen».

Urriak 2

Une hartan, hurbildu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdetu zioten: «Nor da handiena zeruetako erreinuan?». Jesusek, haurtxo bati deitu, haien artean jarri eta esan zien: «Benetan diotsuet: Aldatu eta haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko zeruetako erreinuan. Beraz, bere burua haur honen antzera apaltzen duena, hori da zeruetako erreinuan handiena. Eta honelako haur bat nire izenean onartzen duenak Ni onartzen nau. Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxietsi! Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe zeruan».

Urriak 1

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak bidez zihoazela, batek esan zion: «Noranahi jarraituko dizut». Jesusek erantzun zion: «Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri». Beste bati esan zion: «Jarraitu niri». Baina hark erantzun: «Jauna, uztazu lehenik neure aitari lur ematera joaten». Jesusek erantzun zion: «Utzi hildakoei beren hildakoei lur ematen; zu zoaz Jainkoaren erreinua hots egitera». Beste batek, berriz, esan zion: «Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu lehenik etxekoei agur egiten». Jesusek erantzun zion: «Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako».

Irailak 30

Jesusek, mundu honetatik eramana izateko garaia zetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabakia hartu zuen. Mandatariak bidali zituen aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziren, Jesusi ostatua prestatzera. Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoalako. Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten:
«Jauna, aginduko al dugu zerutik sua jaitsi eta kiskal ditzan?». Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien. Eta beste herri batera joan ziren.

Irailak 29

Aldi hartan, Jesusek Natanael beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik gabea». Natanaelek esan zion: «Nondik ezagutzen nauzu?». Jesusek erantzun:
«Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinela, ikusi zintudan». Natanaelek erantzun zion: «Maisu, Zu Jainkoaren Semea zara; Zu Israelgo erregea zara». Jesusek erantzun «Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako, sinesten al duzu? Handiagorik ere ikusiko duzu». Eta esan zion, gainera: «Egi-egiaz diotsuet: Zerua zabalik ikusiko duzue eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gain».

Irailak 28

Aldi hartan, Jesus honela mintzatu zitzaien fariseuei: «Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez jantzi eta egunero festa ederrak egiten zituena. Lazaro izeneko eskale bat, berriz, aberatsaren etxe-atarian etzanda egoten zen, zauriz josia; gogotsu jango zukeen aberatsaren mahaitik erortzen zena. Txakurrek berek ere etorri eta zauriak milikatzen zizkioten. Honetan, hil zen eskalea, eta aingeruek Abrahamen altzora eraman zuten. Hil zen aberatsa ere, eta ehortzi zuten. Hilen Egoitzan oinazetan zegoelarik, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urrutian eta Lazaro haren altzoan, eta deiadarka esan zuen: “Aita Abraham, erruki zakizkit! Bidal ezazu Lazaro atzamar muturra urean busti…

Irailak 27

Behin batean, Jesus otoitzean bakarrik ari zela, ikasleak hurbildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien: «Nor naizela dio jendeak?». Haiek erantzun zioten: «Batzuek Joan Aldi hartan, Jesusek egiten zituenengatik txundituta zeuden guztiak. Hark esan zien ikasleei: «Hartu ongi gogoan hitzok: “Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute”». Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ez ziren esanahiaz jabetzen; galdetzeak, berriz, beldurra ematen zien.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.