HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 1

Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten: «Zorionekoak gogoz behartsu direnak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak atsekabetuak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak apalak, berek izango baitute agindutako lurra ondare. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsuak, beraiek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotz-garbi direnak, berek ikusiko baitute Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira. Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasaten dutenak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak zuek, nigatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztetenean. Poztu zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruetan».

Mateo 5, 1-12a.

Mendian, Jesusek zoriontasunaren kontzeptu berri bat partekatzen du bere ikasleekin. Bere Erresumak giza kanonak nahasten ditu. Guztiok gaude mundu honetan zoriontsu izatera deituak.

Horretarako, Jesusek aldarrikatzen duen zoriontasuna sakon ulertzea beharrezkoa da, baita gure inguruan sufrimendua ondo entzuten jakitea gure bitartez Jainkoaren kontsolamendua, zuzentasuna eta hurbiltasuna senti ditzaten.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude