HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urriak 30
Aldi hartan, larunbatez sinagoga batean irakasten ari zen Jesus. Bazen han emakume bat, hemezortzi urte haietan espiritu baten menpe gaixo zegoena; erabat konkortua zegoen eta ezin zen inola ere zuzendu. Ikustean, Jesusek deitu eta esan zion: «Emakume, libre zara zeure gaitzetik». Eskuak ezarri zizkion, eta bat-batean zuzendu zen eta Jainkoa goresten hasi. Sinagogako buruzagiak, Jesusek larunbatean sendatu zuelako haserre, esan zion jendeari: «Astean sei egun daude lanerako; etorri egun horietan sendatzera, eta ez larunbatean». Jaunak erantzun zion: «Itxurazaleok! Zuetako nork ez du larunbatez idia nahiz astoa ukuilutik askatzen eta ura edatera eramaten? Eta Abrahamen ondorengo den honi, hemezortzi urtez Satanasek lotua eduki duen honi, ez ote zitzaion larunbatez lokarri hori askatu behar?». Hitz hauekin, lotsa-lotsa eginik geratu ziren Jesusen etsai guztiak; jendetza, ordea, pozik zegoen hark egiten zituen gauza miragarri guztiengatik.
Lukas 13, 10-17.
Pasarte honetan, Jesusek duen sentsibilitatea agerian jartzen da berriro. Zer ikusten du?
Jesusek pasarte honetan ere sufritzen dutenenganako duen sentsibilitatea nabarmena dela erakusten digu. Emakume hori ikustean, gaixotasunak bultzatuta, lurra besterik ez du ikusten, ezin du haratago ikusi. Jesus, berarengana gerturatu eta zuzentzen laguntzen dio. Emakume duin eta Jainkoaren alaba dela sentiarazten laguntzen dio.
Jesusek, emakume askoren sufrimendu eta zapalkuntza errealitatea adierazten digu.
Gure begiradak ez ditzala gure inguruko emakume askok bizi dituzten bidegabekeria eta oinazea atzean utzi eta egoera horiei buelta emateko konpromezua presente egon dadila.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments