HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 3

Aldi hartan, larunbat batean, fariseu-buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion. Ur-mina zuen gizon bat zegoen han Jesusen aurrean. Jesusek, orduan, lege-maisu eta fariseuei galdetu zien: «Zilegi da larunbatez sendatzea ala ez?». Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek, gaixoa eskutik hartu, sendatu eta bidali egin zuen. Gero, haiei esan zien: «Zuetako nork, semea nahiz idia putzura erortzen bazaio, ez du berehala ateratzen, larunbata izanagatik?». Ezin izan zioten erantzun.

Lukas 14, 1-6.

Erreinuaren aldeko lanak ez ditu asteko egunak ulertzen.

Jesusek fariseuei larunbatari buruzko galdera itzultzen die. Haien isiltasunaren aurrean, sendatu egiten du ur-minak jotako gaixoa. Sufritzen dutenen laguntza eta askapena beren herriaren fedea itotzen duten arauen aurretik jartzen dira.

Jesus Jauna, lagun nazazu zure sentsibilitatea izaten, sufrimendua jasaten ari diren pertsonei laguntzen. Legearen gainetik,  pertsonak jar ditzadala nire bizitzaren erdigune.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude