HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 31

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeren irudiko da Jainkoaren erreinua? Zeren antzekoa dela esango nuke? Gizon batek bere baratzean botatzen duen mostaza-haziaren antzekoa da: hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dute habia». Esan zuen gainera: «Zeren antzekoa dela esango nuke Jainkoaren erreinua? Legamiaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari-irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».

Lukas 13, 18-21.

Jesusek Jainkoaren erreinua mostaza hazi batekin eta legamia-masarekin konparatzen du. Oso gauza txikiak izan arren, aldaketa handiak eragin ditzaketela adierazten digu eta horregatik, askori, misterio hau ulertzea asko kostatzen zaigu.

Parabola honen bidez, Jesusek, eguneroko bizitzan, Erreinuak bere baitan gordetzen duen txikitasunak duen indarra izugarria dela adierazten digu. Errealitate gogorrenak ere pazientziaz eraldatzea lortzen duena da. Hazi bat ez da indarkeriaz hazten, legamia eskukada batek presaka hartzitzen ez duen bezala.

Hori aitortzea ez da lan erraza: begi garbiak eta harritzeko gaitasuna behar ditugu epe laburrean emaitzarik ematen ez duen leuntasun iraunkorraren bidez Jainkoaren ekintza deskubritu ahal izateko.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Txikitasunak duen indarra…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude