Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Uztailak 8

Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo. Kontuz jendearekin! Auzitegietara eramango zaituztete eta sinagogetan zigorkatuko; agintarien eta erregeen Aurrera eramango zaituztete nigatik, aitormen egin dezazuen haien eta jentilen aurrean. Eramaten zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan; ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez. Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen aurka altxatuko dira eta hil egingo dituzte. Mundu…

Uztailak 6

Aldi hartan, Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hona hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon, Pedro deritzana, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena. Hamabi horiek bidali zituen Jesusek, ohar hauek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samariako herrialdean ere, baizik eta zoazte Israel herriko ardi galduetara. Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua».

Uztailak 5

Aldi hartan, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi. Honek deabrua bota zuen eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi» Fariseuek, berriz, hau zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak» Herriz herri eta auzorik auzo zebilen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, erruki izan zuen, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak…

Uztailak 4

Aldi hartan, Jesus mintzatzen ari zela, buruzagietako bat etorri zitzaion eta, ahuspezturik, esan zion: «Hil berria dut alaba; baina zatoz hari eskua ezartzera, eta biziko da». Jesus jaiki eta ondoren joan zitzaion bere ikasleekin. Hontan, hamabi urte hartan odol-jarioz zegoen emakume bat atzetik hurbildu zitzaion Jesusi eta soineko-ertza ukitu zion, hau baitzioen bere baitan: «Jantzia bederen ukitzen badiot, sendatuko naiz». Itzuli zen Jesus eta, emakumea ikustean, esan zion: «Izan bihotz, alaba! Zeure sinesmenak sendatu zaitu» Eta ordu beretik sendatua gelditu zen. Iritsi zen Jesus buruzagiaren etxera eta,hango erostariak eta jendearen istilua ikustean, esan zien: «Alde…

Uztailak 3

Aldi hartan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta leku guztietara. Eta hau esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara. Zoazte! Arkumeak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten. Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei!” Eta han bakezalerik bada, haren gainean kokatuko da zuen bakea; bestela, berriz, zuen bakerik gabe geldituko dira. Geldi zaitezte etxe berean; eta jan eta edan daukatenetik, zor…

Uztailak 2

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Zergatik guk eta fariseuek sarritan egiten dugu barau, eta zure ikasleek ez?» Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon al daitezke triste, senar berria berekin duten bitartean? Etorriko zaie senar berria kenduko dieten eguna; orduan, bai, egingo dute barau. Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, jantzia behartu egingo bailuke adabakiak, eta zarrastada handiagoa egingo. Ez da ardo berririk sartzen ere zahagi zaharretan; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak hondatu. Ardo berria zahagi berrietan sartzen da, eta horrela biek…

Uztailak 1

Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta «Jarraitu niri» esan zion. Mateok zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalari eta bekatariekin?» Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik»

Ekainak 30

Aldi hartan, Jesus txalupara igo, itsasoaz bestaldera igaro eta bere herrira etorri zen. Hortan, elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, hau esan zion elbarriari: «Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak» Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten beren baitan: «Biraoka ari duk hau» Baina Jesusek, haien burutapenei antzemanik, esan zien: «Zergatik dituzue burutapen gaizto horiek zeuen baitan? Zer da errazago, “barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “jaiki eta zabiltza” esatea? Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Orduan, esan zion elbarriari: “Jaiki, hartu ohatila eta zoaz…

Ekainak 29

Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?» Haiek erantzun: «Batzuek, Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek, Elias; besteek, Jeremias edo profetaren bat» Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?» Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea» Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro –harkaitza- zara; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut…

Ekainak 28

Aldi hartan, Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu zioten. Bat-batean, ekaitz handia sortu zen itsasoan, eta olatuek txalupa estali egiten zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. Ikasleek hurbildu eta esnatu zuten, esanez: «Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!» Hark esan zien: «Zergatik zarete hain beldurti, sineste txikikook?» Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta itsasoari, eta barealdi handia egin zen. Ikasleek, harriturik, hau zioten: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?»