Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Urtarrilak 12

Aldi hartan, Jesus sinagogatik atera eta Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiagorekin eta Joanekin. Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrarekin; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi. Joan zitzaion Jesus ondora, eskutik hartu eta jaikiarazi zuen. Sukarrak alde egin zion, eta zerbitzatzen hasi zitzaien. Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi. Herri guztia bildu zen atarian. Eta hark gaixo asko sendatu zuen, edozein zela ere haien gaitza, eta deabru asko bota zuen.

Deabruei ez zien uzten hitz egiten, bazekiten-eta nor zen. Goizean goiz, artean ilun zegoela, Jesus herritik atera eta bazter bakarti batera…

Urtarrilak 11

Kafarnaumen, larunbatean sinagogan sarturik, irakasten hasi zen Jesus. Jende guztia txunditurik zegoen haren irakaspenaz, nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez lege-maisuek bezala. Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat, eta oihuka esan zuen: «Zer duk gurekin, Jesus Nazaretarra? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.» Jesusek gogor eraso zion: «Isil hadi eta atera gizon horrengandik!» Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik. Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana…

Urtarrilak 10

Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara joan zen eta Jainkoaren Berri Ona hots egiten zuen. Honela zioen: «Betea da garaia, eta hurbil da Jainkoaren erregetza. Bihotz-berri zaitezte eta sinetsi Berri Ona!» Jesusek, Galileako itsasbazterretik igarotzean, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek honela esan zien: «Zatozte nirekin, eta giza arrantzale egingo zaituztet.» Haiek, berehala, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurrerago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sareak konpontzen ari ziren beren ontzian. Ikusi bezain laster, dei egin zien Jesusek. Haiek, beren aita…

Azaroak 27

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zabiltzate kontuz! Ez bedi moteldu zuen bihotza hordikeriaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako kezkaz, egun hura ustekabean
gainera etor ez dakizuen, sarea bezala etorriko baita lurrean bizi diren guztien gainera.
Beraz, egon erne eta egin otoitz une oro, etorri behar duten horiei guztiei ihes egin ahal
diezaiezuen eta zutik egon ahal zaitezten Gizonaren Semearen aurrean».

Azaroak 26

Aldi hartan, Jesusek adibide bat jarri zien ikasleei: «Begira pikondoari edota beste edozein zuhaitzi: kimu-berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue hurbil dela uda. Era berean, beste gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza. Benetan diotsuet: gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko».

Azaroak 25

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Jerusalem gudarostez inguratua ikustean, jakizue gainean duela bere hondamendia. Orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; Jerusalem barruan daudenek alde egin bezate, eta soroan direnak ez bitez hirian sartu. Zigor-egunak izango dira, orduan beteko baita Liburu Santuan idatzirik dagoen guztia.

Dohakabeak egun haietan haurdun izango direnak edota bularreko haurrak dituztenak! Estualdi handia izango baita lur honetan, eta haserre-zigorra herri honentzat. Ezpatapean eroriko dira eta nazio guztietara eramango dituzte gatibu; jentilek zapalduko dute Jerusalem, nazioentzat Jainkoak erabakitako epea erabat bete arte.

Seinaleak…

Azaroak 24

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Eskua erantsiko dizuete eta erasoko, sinagogetara eta kartzeletara eramango zaituztete, eta erregeen eta agintarien aurrera zuzenduko nigatik. Aitormen egiteko aukera emango dizue horrek guztiak. Hartu gogoan ez duzuela zeuen burua nola defendatuko kezkatan ibili beharrik; Nik adieraziko dizuet zer eta nola esan, eta zuen etsaietako inork ez du zuei aurre egiterik edo erantzuterik izango.

Zeuen gurasoek eta senideek berek, ahaideek eta adiskideek berek salduko zaituztete, eta zuetako zenbait hilko; guztiek gorroto izango dizuete nigatik; baina ez duzue buruko ile bat ere galduko. Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia».

Azaroak 23

Aldi hartan, tenpluari buruz ari ziren batzuk, harri ederrez eta emaitzez apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zien: «Etorriko da, hor ikusten dituzuen horietatik guztietatik harririk harri gainean geldituko ez den garaia: dena suntsituko dute».

Ikasleek galdetu zioten: «Maisu, noiz gertatuko da hori? Eta zertan antzemango diogu gertatzera doala?»

Jesusek erantzun zien: «Kontuz, ez zaitzatela inork engaina! Asko etorriko dira nire izenean, “ni naiz Mesias” edo “gainean da garaia” esanez. Ez joan horrelakoen atzetik. Gerra- eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu, lehenbizi gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina ez dator berehala azkena».

Esan zien, gainera…

Azaroak 22

Aldi hartan, begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko diru-kutxara limosna botatzen. Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi txanpon botatzen. Eta esan zuen: «Benetan diotsuet: alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».

Azaroak 21

Aldi hartan, Pilatok esan zion Jesusi: «Zu al zara juduen erregea?» Jesusek erantzun: «Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?» Pilatok esan zion: «Judua ote naiz, ba, ni? Zeure herritarrek eta apaizburuek ekarri zaituzte nigana. Zer egin duzu?»

Jesusek erantzun: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo luke, Ni juduen eskuetan ez erortzeko. Nire erregetza, ordea, ez da hemengoa». Orduan, Pilatok esan zion: «Beraz, errege zara Zu?» Jesusek erantzun zion: «Bai, errege naiz, zeuk diozun bezala. Honetarako jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egiteko. Egiarena denak…