Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Zergatik guk eta fariseuek sarritan egiten dugu barau, eta zure ikasleek ez?». Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon al daitezke triste senar berria berekin duten bitartean? Etorriko zaie senar berria kenduko dieten eguna; orduan, bai, egingo dute barau. Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, jantzia behartu egingo bailuke adabakiak, eta zarratada handiagoa egingo. Ez da ardo berririk sartzen ere zahagi zaharretan; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak hondatu. Ardo berria zahagi berrietan sartzen da, eta horrela biek irauten dute».
Bilaketaren emaitzak
Uztailak 5
Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarraitu niri». Mateok zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalariekin eta bekatariekin?». Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik».
Uztailak 4
Aldi hartan, Jesus txalupara igo, itsasoaz bestaldera igaro eta bere herrira etorri zen. Hortan, elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: «Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak». Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten beren baitan: «Biraoka ari duk hau». Baina Jesusek, haien burutapenei antzemanik, esan zien: «Zergatik dituzue burutapen gaizto horiek zeuen baitan? Zer da errazago, “barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “jaiki eta zabiltza” esatea? Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Orduan, esan zion elbarriari: “Jaiki, hartu ohatila eta zoaz…
Uztailak 3
Tomas, hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Gainerako ikasleek esan zioten: «Jauna ikusi dugu». Tomasek erantzun zien: «Haren eskuetan iltze-zuloak ikusten ez baditut, neure atzamarra haren iltze-zuloetan eta neure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dut sinetsiko». Handik zortzi egunera, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere haiekin zen. Sartu zen Jesus, ateak itxirik zeudela eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Gero esan zion Tomasi: «Ekarri atzamarra, begira nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik». Tomasek erantzun zion: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!». Jesusek…
Uztailak 2
Aldi hartan, Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu zioten. Bat-batean, ekaitz handia sortu zen itsasoan, eta olatuek txalupa estali egiten zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. Ikasleek hurbildu eta esnatu zuten, esanez: «Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!». Hark esan zien: «Zergatik zarete hain beldurti, sineste txikikook?». Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta itsasoari, eta barealdi handia egin zen. Ikasleek, harriturik, hau zioten: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?».
Uztailak 1
Aldi hartan, Jesusek, bere inguruan jendetza handia ikusirik, beste itsasertzera igarotzeko agindu zuen. Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez: «Maisu, noranahi jarraituko dizut». Jesusek erantzun zion: «Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri». Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion: «Jauna, uztazu lehenik nire aitari lur ematera joaten». Jesusek erantzun zion: «Zuk jarraitu niri, eta utzi hildakoei beren hildakoei lur ematen».
Ekainak 30
Aldi hartan, Jesus itsasoaz beste aldera itzuli zenean, jende-talde handia bildu zitzaion. Artean itsaso ondoan zegoela, sinagogako buruzagietako bat etorri zen, Jairo zeritzana; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik, arren eta arren eskatzen zion: «Hilzorian dut alabatxoa; zatoz haren gainean eskuak ezartzera, senda dadin eta bizi». Jesus harekin abiatu zen.
Jende asko zihoakion ondoren, estutuz. Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odol-jarioa zuena. Hamaika sendagileren eskuetan jasatekoak jasana zen, eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean, gero eta okerrago zihoan. Jesusen berri entzunda, jende artean atzetik joan eta jantzia…
Ekainak 29
Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?». Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara –harkaitza−; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut…
Ekainak 28
Jesus menditik jaitsi zen eta jende askok jarraitu zion. Legenardun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion: «Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu». Jesusek eskua luzatu eta ukitu zuen, esanez: «Nahi dut, izan zaitez garbi». Eta berehala garbitu zitzaion legenarra. Jesusek agindu zion: «Kontuz gero! Ez esan ezer inori! Baina zoaz, agertu apaizagana eta eskaini Moisesek agindutako oparia, ezaugarri izan dezaten».
Ekainak 27
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna” esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hau da beharrezkoa: zeruan dagoen nire Aitaren nahia egitea. Epai-egunean askok esango dit: “Jauna, Jauna, ez al genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?». Baina Nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde nigandik, gaizkileok!”. Beraz, nire hitz hauek entzuten eta betetzen dituena bere etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zentzudunaren antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; baina ez zen erori, harkaitz gainean oinarritua baitzegoen. Nire hitz…