HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 26

Aldi hartan, Jesusek adibide bat jarri zien ikasleei: «Begira pikondoari edota beste edozein zuhaitzi: kimu-berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue hurbil dela uda. Era berean, beste gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza. Benetan diotsuet: gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko».

§ Lukas 21, 29-33.

Itxaron bezainbeste, eragin

Bizitzaren unez une Bizia errenkadan bezala dator, epeka zein saltoka. Aldi bakoitzean xehetasun berdin eta desberdinetan. Jarraipena eta berrikuntza. Biziaren jarioan ageriko beharrak eta nabarmenik gabeko aukerak datoz. Batzuk heltzen diren bezain azkar beste batzuk joan, desegin, amaitu… Hegel pentsalariak zioen gizon-emakume baliotsuenak ez direla soilik sortzaile eta berritzaileak, baita aldi bakoitzaren beharraz sakonki konturatzen direnak ere. Behar bakoitzean zein aukera kontrajartzean datza errealitateei norabide probetxugarria ematea.

Batzuetan jakina zaigu zer datorren… “badakizue hurbil dela uda”. Hurrengo esaldian bira egin eta jakizue badio, izango da zuzenean jakin gabe ere igarri genezakeela. Benetan igarri daiteke zertan/noiz datorren Jainkoaren erregetza? Zein lorpen etazelako aldaketan suma daiteke? Ba ote da horretarako radar edo GPS-rik? Etorri ala eraiki egin behar dugu?

Ez da nahikoa izango Erregetza etortzea, guk ez badugu bat egiten datorrenarekin. Jainkoaren garapena itxaroteaz gain eraikitzen eta sortzen ahalegindu beharko gara. Datozen aukerak eta gure aldetik lantzen ditugunak. Parabolaren lehen hitza: “begira”. Handik gutxira, oharpen gisako hitza: “jakizue”.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.