Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Ez da inor zerura igo zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Moisesek basamortuan brontzezko sugea altxatu zuen bezala, hala izan behar du altxatua Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten. Izan ere, hain maite izan zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duen inor gal ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan. Jainkoak ez baitzuen bere Semea mundura bidali mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baizik».
Bilaketaren emaitzak
Irailak 13
Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Izan ote daiteke itsua itsuaren gidari? Ez ote dira biak zulora eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko ikaslea bere irakaslea adinakoa izango da. Nolatan ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko habeaz ohartzen ez? Nolatan esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, uztazu begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun habea ikusten ez duzula? Itxurazalea halakoa! Atera lehenik zeure begitik habea, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko».
Irailak 12
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Hau diotsuet zuei, entzuleoi: Maita itzazue zeuen etsaiak, egin on gorroto dizuetenei, bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. Masail batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere; soingainekoa kentzen dizunari ez ukatu jantzia ere. Eskatzen dizun edonori eman, eta zeurea kentzen dizunari ez itzularazi. Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei.
Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere maite dituzte beren maitaleak. Eta on egiten dizuetenei bakarrik egiten badiezue on, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere egiten dute beste…
Irailak 11
Aldi hartan, Jesusek, ikasleei begira, esan zien: «Zorionekoak behartsuok, zuena baita Jainkoaren erreinua. Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak. Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue. Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela-eta jendeak gorrotatu, beren artetik bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean. Alaitu zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek. Baina ai zuek, aberatsok, hartu baituzue zeuen poza! Ai zuek, orain aseak zaudetenok, gose izango baitzarete! Ai zuek, orain barre egiten duzuenok, aiene…
Irailak 10
Aldi hartan, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien: Simon –honi Pedro izena ezarri zion– eta honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon –Zelote zeritzana–, Judas Santiagorena eta Judas Iskariote, Jesusen saltzaile izango zena. Jesus ikasleekin menditik jaitsi eta zelaigune batean gelditu zen. Ikasle-multzo handia zen harekin; baita herriko jendetza ugaria ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo itsasaldetik etorria, hari entzutera eta beren gaitzetatik sendatzera…
Irailak 9
Beste larunbat batez, Jesus sinagogan sartu eta irakasten hasi zen. Bazen han eskuineko besoa elbarria zuen gizon bat. Lege-maisuak eta fariseuak zelatan zegozkion, larunbatez sendatuko ote zuen, zertan salatu izateko. Jesusek, haien gogoetei igarririk, beso-elbarriari esan zion: «Jaiki eta zatoz hona, erdira». Hura jaiki eta zutik gelditu zen. Jesusek esan zien orduan: «Galdera bat: larunbatez zer da zilegi, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala hondatzea?». Eta, inguruko guztiei begira, esan zion gizonari: «Luzatu beso hori». Hark luzatu zuen eta sendatu egin zitzaion. Lege-maisuak eta fariseuak beren onetik atera ziren eta Jesusi zer egingo ari ziren beren artean.
Irailak 8
Aldi hartan, utzi zuen Jesusek Tiro aldea eta, Sidonen barna, Galileako itsasora itzuli zen berriro, Dekapolisko lurraldean zehar. Gizon gor eta hitz-motela eraman zioten, eta eskua gainean ezartzeko eskatu. Jesusek, jendeagandik aparte harturik, hatzak belarrietan sartu zizkion eta listuz mihia ukitu. Gero, zerurantz begiratuz, hasperen egin eta esan zion: «Effeta», hau da, «ireki». Eta une berean, belarriak ireki zitzaizkion, mihia askatu eta garbi hitz egiten hasi zen. Gertatua inori ez esateko agindu zien Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten. Biziki harrituta, hau zioten: «Ondo egin du dena: gorrei entzun ahal izatea eman die eta…
Irailak 7
Behin batean, larunbatez gari-soroetan barna zihoan Jesus. Eta ikasleak galburuak moztu, eskuetan aletu eta jaten ari ziren. Fariseu batzuek esan zieten: «Nolatan ari zarete larunbatez zilegi ez dena egiten?». Jesusek erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta beraren lagunak goseak gertatu zirenean? Jainkoaren etxean sartu eta, Jaunari eskainiriko ogiak hartuz, jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik». Eta esan zien: «Gizonaren Semea larunbataren nagusi da».
Irailak 6
Aldi hartan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi: «Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, baita fariseuen ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira». Jesusek erantzun zien: «Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau». Parabola hau ere esan zien: «Inork ez du jantzi berririk urratzen, zaharrari adabakia ipintzeko; bestela, jantzi berria hondatu egingo litzateke, eta zaharrari ez litzaioke berriaren adabakia egoki etorriko. Ez du inork ardo berririk sartzen ere zahagi zaharretan; ardo berriak zahagiak lehertu egingo…
Irailak 5
Aldi hartan, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren hitza entzuteko; Genesaret aintzira-ertzean zegoen Jesus. Bi txalupa ikusi zituen ur-bazterrean geldi; arrantzaleak, ontzietatik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. Igo zen txalupa haietako batera, Simonenera, eta lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion. Gero, eseri eta txalupatik jendeari irakasten jardun zuen. Hitzaldia bukatzean, esan zion Simoni: «Jo itsaso zabalera eta bota sareak arrantzurako». Simonek erantzun zion: «Maisu, gau osoan eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; hala ere, Zuk diozunez gero, botako ditut sareak». Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zuten, sareak lehertzeko…