HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 27

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zabiltzate kontuz! Ez bedi moteldu zuen bihotza hordikeriaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako kezkaz, egun hura ustekabean gainera etor ez dakizuen, sarea bezala etorriko baita lurrean bizi diren guztien gainera.Beraz, egon erne eta egin otoitz une oro, etorri behar duten horiei guztiei ihes egin ahal diezaiezuen eta zutik egon ahal zaitezten Gizonaren Semearen aurrean».

§ Lukas 21, 34-36.

Arrisku taldean?

Ugari dira bat-batean edo ordu gutxiren epean plast eta kito eztanda egiten duten heriotzak. Batzuetan arrisku taldekoei gertatzen zaie, baina baita kirolean bete-betean ari direnei. Azken hauek aurre-diagnosirik gabe jausten dira heriora. Gaur egungo medikuntzak aitortzen du heriotza horien aurre-iragarpena oraindik maila baxukoa dela eta heriotza-era horiek “naturalak” bezala sailkatzen dituzte. Hain zuzen, onartzen delako aurretik ez zitzaiela monitorizatuak izateko beharrik ikusten. Gaurko pasarteak ere badio: “Zabiltzate kontuz!”

Bestalde, bihotzekoa jasateko arriskua dutenei “arrisku taldeko” deitzen diete, nahiz adierazle desberdinengatik izan: aurretik izandako bihotz kaltea, adina, erretzaile izana, loditasuna, diabetesa, kolesterola…

Nola jardun ba zentzudun Ebanjelioak iragartzen digun ustekabeaz? Etortzeko edo gertatzen den Erregetza tranpatia ote da? Edo babesgabe gaudenean harrapatuak izateko arrisku taldeko garela ari zaigu aurreratzen? Zer diosku eta zer dagokigu? Jainkoaren den ezer datorkigu kalte egitera. Kaltea bere etorreraz edo garapen suspertzaileaz ez konturatzea edo ez lantzea da. Kaltea ez datorkigu erasotuak izatetik, baizik genituen aukerak ez probestearen huts-egitetik. Zein aukerak? Bizitza betebetean gauzatzea. Eta Jainkoa non bildua egon daitekeen bilatzea… Egunero eta ez oso urruti ditugun pertsona eta esperientzietan baitago…

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.