HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 6

Aldi hartan, Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hona hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon, Pedro deritzana, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena. Hamabi horiek bidali zituen Jesusek, ohar hauek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samariako herrialdean ere, baizik eta zoazte Israel herriko ardi galduetara. Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua».

Mateo 10, 1-7.

Jesusen aukerak argi daude: bakoitzaren askatasunari bere izenarekin deitzen dio, eta ondoren jarraitzaileen taldea eratu.Jainkoarentzat bakoitza soila gara, bakarra, eta horrela hartzen gaitu gogoan. Nire izena bere ahotik entzuten dut, eta galdera bat zuzentzen dit: Zuk, nire bizitza asmoan, nire asmoak gogoan izan nahi dituzu? Zuk, nire taldeko kide izan nahi duzu?

Honek zera adierazten du: Jesusek sortu duen eta landu behar dudan harreman estua, hurkotasuna. Bertatik sortuko dira eginbeharraren zehaztasunak, nire nortasunaren harira: Berri Onaren zabalkundea, osasun betea gauzatzen gizakien artean.

Jesusen eragipetik sortzen zaigu senidetasuna bideratzeko ahalmena. Beste batzuekin lotuta goaz bizitza eratzera, bakoitzaren dohai eta makaltasunen artean, bi zitza nagusitu arte.

Zeintzu dira gaur, nire bizitzan, Jesusen deia jasotzeko tokiak?

Nortzuengandik entzuten dut nire izena deika?

Nortzuk dira nire bidelagun,elkarren artean proiektu edo egitasmoren bat jorratzen dugunok?

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.