HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 1
Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta «Jarraitu niri» esan zion. Mateok zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalari eta bekatariekin?» Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik»
Mateo 9, 9-13.
Jesusen espirituak gugan indarra hartzen duenean agerian gelditzen da bere eragina. Norberaren ardura edo helburuak baztertzen dira, errukia eta elkar laguntza aurrean jarriz.
Hor Mateo, berak gogoz lortutako mahai batean jarrita zegoen, txanponen jaun eta jabe, eta bertan zegoela Jesusekin liluratzen da eta bere atzean jarrita entzuten du: “lagundu laguntzen” eta segidan soinu berri baten harira dantzatzen du.
Hau bai aparteko eragina Jesus ezagutzeak dakarrena, munduari begirune berri bat sortzen du, ingurukoak ispilu berri batean ikusten ditu, begirada samur eta goxoarekin. Indar berritzaile hau ezagutu dugunok, gure maitasuna zabaltzera bidaliak sentitzen gara, ez maite gaituztenei bakarrik, gure inguru osoa harreman berriekin betetzera baino, eta batez ere makal eta alboratuta aurkitzen direnekin.
Mateok Jesusengandik jaso zuen bizipen hau. Horregatik ezagutzen zuen txanponen mahaitik jaso eta onarpen eta lagunarteko mahai berri bat sortu zuen bere etxean. Jesus ordutik haren etxeko mahaikide izan zen.
Nire etxeko mahaian nortzuk jartzen dira? Aurtengo kurtsoan zehar norekin sortu ditut maitasunezko lotura berriak? Orduan bai, Jesus bidelagun dugula…
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.