HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 30

Aldi hartan, Jesus txalupara igo, itsasoaz bestaldera igaro eta bere herrira etorri zen. Hortan, elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, hau esan zion elbarriari: «Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak» Orduan, lege-maisu batzuekhau zioten beren baitan: «Biraoka ari duk hau» Baina Jesusek, haien burutapenei antzemanik, esan zien: «Zergatik dituzue burutapen gaizto horiek zeuen baitan? Zer da errazago, “barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “jaiki eta zabiltza” esatea? Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Orduan, esan zion elbarriari: “Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera!”» Hura jaiki eta etxera joan zen. Hau ikustean, izuturik gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuten, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.

Mateo 9, 1-8.

Ebanjelio txatal honetan giza bizipen oinarrizkoen aipamena agertzen du Jesusek.

Seme edo alaba izatearen ardatza, hau da, gizaseme-alabok beste gizakien babesaren beharra dugu bizirik irauteko; eta bigarrena, garenak izateko behar beharrezkoa dugu, gure nor eratzeko, ondoan jaiotzatik beste gizakien babesleku eta irakaspen ekintzak jasotzea.

Kristauok esperientzia sakon hau honela azaltzen dugu: besteen bitartez, ama-aita, lagunak, anai-arreben eskutik Jainkozaletasuna aditzera ematen zaigu; Haren bihotz samurtasuna ondokoen babes eta zaintzaren bitartez ematen zaigu. Horrela gure barrenean mamitzen da Jainko aita-amaren bizipena, eta gugan sortzen dira aparteko konfiantzaren izpiak.

Horixe ikusten dugu pasarte honetan: Jesusek gutxitan erabiltzen duen hitz apartekoa ahozkatzen du: “seme (alaba)”. Nola asmatu elbarriarengan hitz horrek sortu zuen eragina? Hau da, Jainkoaren sendiko batek, seme deitzea, eta horrek dakarren eragina: bere gaixotasunagatik alboratua izan denak, goxotasun eta samurtasun deia jasotzen du Jesusen ahotik; gozotasun jarrera eta neurri gabeko onarpena agertzen ditu Jesusen jarrerak, maitasun eta lagunarteko indarrak berreskuratuz.

Nor edo nortzuk dira gaur nire bizitzan Jainkoaren hitz samur eta indar eragileak aurreratzen dituztenen izenak?

Nik neuk, norengana bideratzen ditut honelako edo antzeko jarrerak, Jainko zaletasuna egi bihurtzeko?

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.