Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Apirilak 8

Aldi hartan, juduek berriro harriak hartu zituzten Jesusi harrika egiteko. Jesusek esan zien: «Egintza onik asko egin dut zuen aurrean Aitaren izenean; horietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?» Erantzun zioten: «Ez zaitugu egintza onak egiteagatik harrikatu nahi, birao egiteagatik baizik; gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako» Jesusek erantzun zien: «Ez al dago idatzirik zuen Liburu Santuan: “Nik esan dut: jainko zarete”? Beraz, Jainkoak “jainko” esaten die bere hitza zuzendu zienei, eta Liburu Santuak esana ukaezina da. Nola diozue, bada, Nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, Jainkoaren Seme naizela esateagatik?

Apirilak 7

Aldi hartan, Jesusek esan zien juduei: «Egi-egiaz diotsuet: Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko» Juduek esan zioten: «Orain bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta Zuk diozu: “Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko”? Gure aita Abraham baino handiago al zara, bada, Zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?» Jesusek erantzun zien: «Nire burua Neuk ohoratuko banu, nire ohore horrek ez luke ezer ere balioko; baina Aitak, zeuen Jainkoa omen duzuenak, ohoratzen nau Ni; zuek, ordea, ez duzue ezagutzen; Nik, bai, ezagutzen dut, eta ezagutzen ez dudala esango banu…

Apirilak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zien beragan sinetsi zuten juduei: «Nire hitzean irauten baduzue, egiaz nire ikasle izango zarete; ezagutuko duzue egia, eta egiak aske egingo zaituzte» Erantzun zioten: «Gu Abrahamen ondorengoak gara, eta ez gara inoiz inoren esklabo izan. Nola diozu aske izango garela?» Jesusek erantzun zien: «Egi-egiaz diotsuet: Bekatu egiten duena bekatuaren esklabo da. Esklaboa ez da etxean betiko geratzen; semea, bai, betiko geratzen da. Beraz, Semeak askatzen bazaituzte, benetan aske izango zarete. Badakit, bai, Abrahamen ondorengoak zaretela; baina Ni hil nahian zabiltzate, nire hitza ez baita zuengan sustraitzen. Neure Aitaren ondoan ikusi dudanaz mintzo…

Apirilak 5

Aldi hartan, Jesusek esan zien fariseuei: «Ni banoa, eta nire bila ibiliko zarete; baina zeuen bekatuan hilko zarete. Ni noan tokira zuek ezin zarete joan». Orduan, entzuleek esan zuten: «Bere burua hil behar ote du? Horregatik esan ote du “Ni noan tokira zuek ezin zarete joan”?» Jesusek jarraitu zuen: «Zuek behekoak zarete, Ni goikoa naiz; zuek mundu honetakoak zarete, Ni ez naiz mundu honetakoa. Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuetan hilko zaretela; zeren, “Ni naizela” sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete» Orduan, esan zioten: «Nor zara Zu?» Jesusek erantzun: «Hasieratik ari natzaizue esaten. Badut zuetaz zer esanik eta zer gaitzetsirik asko. Bidali…

Apirilak 4

Aldi hartan, Jesusek esan zien fariseuei: «Ni naiz munduaren argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpean ibiliko; izango du bizirako argia» Fariseuek esan zioten: «Zuk zeure buruaren alde egiten duzu aitormen; beraz, zure aitormenak ez du balio» Jesusek erantzun zien: «Nik aitormen neure buruaren alde egiten badut ere, nire aitormenak balio du, ongi baitakit Nik nondik etorria naizen eta nora noan; baina zuek ez dakizue, ez nondik natorren, ez nora noan. Zuek giza erara epaitzen duzue; Nik ez dut inor epaitzen. Eta epaituko banu ere, nire epaia baliozkoa izango litzateke, ez baitut Nik bakarrik epaitzen, bidali nauen Aitak eta biok baizik. Eta zuen legean dago idatzia…

Apirilak 3

Aldi artan, Jesus Oliamendira joan zen. Biharamun-egunsentian, ordea, tenplura agertu zen berriro, eta herri guztia etorri zitzaion; Jesus eseri eta irakasten hasi zitzaien. Lege-maisuek eta fariseuek adulterioan harrapatutako emakume bat ekarri zioten eta, erdian ipiniz, esan zioten Jesusi: «Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisesek horrelakoak harrika hiltzeko agindu zigun legean. Zuk zer diozu?» Azpikeriaz esaten zioten hori, zertan salatu izateko. Jesus, ordea, makurtu eta atzamarrez lurrean idazten hasi zen. Baina haiek galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu eta esan zien: «Zuetan bekaturik gabe dagoenak bota diezaiola lehenengo harria» Eta…

Apirilak 2

Aldi hartan, jende arteko batzuek, Jesusen hitzak entzutean, hau zioten: Hauxe da egiaz etortzekoa den profeta» Beste batzuek esaten zuten: «Hauxe da Mesias» Beste batzuek, berriz: «Galileatik etor ote daiteke Mesias? Ez al dio Liburu Santuak Mesias Daviden jatorrikoa izango dela eta haren herritik, Betleemetik, etorriko dela?» Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz. Batzuek atxilotu egin nahi zuten; baina ez zion inork eskurik gainean jarri. Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren, eta hauek galdetu zieten: «Zergatik ez duzue ekarri?» Guardiek erantzun zieten: «Ez du sekula inork gizon horrek bezala hitz egin» Fariseuek erantzun zieten…

Apirilak 1

Aldi hartan, Jesus Galilean zebilen; ez zuen Judean ibili nahi, juduek hil egin nahi baitzuten. Hurbil zen Etxola-jaia, juduen jaietariko bat. Jesusen senideak jaietara joan zirenean, Jesus ere joan zen; baina ez agerian, erdi ezkutuan baizik. Jerusalemdar batzuek zioten: «Ez al da hau hil nahi dutena? Lasai asko ari da, bada, hizketan, eta ez diote ezer esaten. Onartu ote dute agintariek hau dela Mesias? Baina hau badakigu nongoa den; Mesias etorriko denean, ordea, ez du inork jakingo nongoa den» Orduan, Jesusek, tenpluan irakasten ari zela, oihuka esan zuen: «Ni ezagutzen nauzue eta badakizue nongoa naizen. Baina Ni ez naiz neurez etorri, baizik eta fidagarria denak…

Martxoak 31

Aldi hartan, Jesusek esan zien judu-agintariei: «Nik neure buruaren alde egingo banu aitormen, nire aitormenak ez luke balioko. Beste batek du nire alde aitormen egiten, eta jakin badakit hark nire alde egiten duen aitormenak balio duela. Zuek mandatariak bidali zenizkioten Joan Bataiatzaileari, eta hark aitormen egin zion egiari.

Ez dut hau esaten inongo gizakiren aitormen-beharrik dudalako, zuek salba zaitezten baizik. Joan Bataiatzailea argi-zuzi piztua eta distiratsua zen, eta zuek, alditxo batez, poz hartu nahi izan zenuten haren argiaz. Baina Nik badut Joanen aitormena baino hoberik: Nik betetzeko, Aitak eman dizkidan egintzak; nire egintzek egiten dute aitormen nire alde…

Martxoak 30

Aldi hartan, Jesusek esan zien juduei: «Nire Aita lanean ari da beti, eta Ni ere lanean ari naiz».

Esandako honengatik, juduak are gehiago zebiltzan Jesus hil nahian; larunbateko atsedena ez errespetatzeaz gainera, Jainkoa bere Aita zuela baitzioen, bere burua Jainkoaren pareko eginez. Jesusek esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Semeak ez dezake ezer ere bere kabuz egin, Aita egiten ikusten duena besterik: Aitak zer egin, huraxe bera egiten du Semeak ere. Izan ere, Aitak maite du Semea eta berak egiten dituen guztiak erakusten dizkio, eta hauek baino egintza handiagoak ere erakutsiko dizkio, harritu egingo zaituzteten egintzak. Aitak hilak piztu eta bizia ematen dien bezala…