Aldi hartan, Jesusek esan zien fariseuei: «Ni naiz munduaren argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpean ibiliko; izango du bizirako argia» Fariseuek esan zioten: «Zuk zeure buruaren alde egiten duzu aitormen; beraz, zure aitormenak ez du balio» Jesusek erantzun zien: «Nik aitormen neure buruaren alde egiten badut ere, nire aitormenak balio du, ongi baitakit Nik nondik etorria naizen eta nora noan; baina zuek ez dakizue, ez nondik natorren, ez nora noan. Zuek giza erara epaitzen duzue; Nik ez dut inor epaitzen. Eta epaituko banu ere, nire epaia baliozkoa izango litzateke, ez baitut Nik bakarrik epaitzen, bidali nauen Aitak eta biok baizik. Eta zuen legean dago idatzia…