HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaApirilak 2
Aldi hartan, jende arteko batzuek, Jesusen hitzak entzutean, hau zioten: Hauxe da egiaz etortzekoa den profeta» Beste batzuek esaten zuten: «Hauxe da Mesias» Beste batzuek, berriz: «Galileatik etor ote daiteke Mesias? Ez al dio Liburu Santuak Mesias Daviden jatorrikoa izango dela eta haren herritik, Betleemetik, etorriko dela?» Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz. Batzuek atxilotu egin nahi zuten; baina ez zion inork eskurik gainean jarri. Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren, eta hauek galdetu zieten: «Zergatik ez duzue ekarri?» Guardiek erantzun zieten: «Ez du sekula inork gizon horrek bezala hitz egin» Fariseuek erantzun zieten: «Zer? Zuek ere liluratu al zaituzte? Sinetsi ote du harengan agintari edo fariseuetako batek ere? Baina legea ezagutzen ez duen jende hori madarikatua dago» Orduan, Nikodemok, fariseu haietako batek, behinola Jesusengana joan zenak, esan zien: «Zilegi al da gure legearen arabera inor gaitzestea, berari entzun eta zer egin duen jakin gabe?» Besteek erantzun zioten: «Galilearra al zara zu ere? Aztertu Liburu Santuak eta ikusiko duzu Galilean ez dela inoiz profetarik sortu» Ondoren, nor bere etxera joan zen.
Joan 7, 40-53.
Nikodemok, fariseua izanik, dakar gaurko klabea: “Zilegia al da gure legearen arabera inor gaitzestea, berari entzun eta zer egin duen jakin gabe?” Gutxien espero zuten hark, ausardiaz eta zintzo jokatu nahiz, egiari ahotsa jartzen dio, nahiz eta horrek bera leku onean ez utzi: “…gure legearen arabera…, zilegia?” Askotan, gure interesen menpe geldituz, garrantzizko detaileak pasatzen uzten ditugu, gerta ez dakigun entzutea edota lortzea komeni zaigun horren ikuspegia aldatu behar izan. Norberaren onura bakarrik bilatzeak itsutu egiten gaitu, askotan; egia bera guztiz alde batera uzteraino helduz. Zuzentasunaren askatasuna eta egiazko askatasunak dakarren zuzentasunaren aldarria, kosta ahala kosta, oparitzen digu Joanek gaurko pasartearen bidez. Zabalik aurkitzen naiz ikusteko eta aitor-tzeko zuzentasunaren ukitua, datorren lekutik datorrela?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.