Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Martxoak 19

Jakobek Jose sortu zuen, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zen Jesus, Kristo deritzana. Jesu Kristoren sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen eta, elkarrekin bizi izan baino lehen, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. Josek, Mariaren senarrak, gizon zintzoa baitzen eta ez baitzuen bere emaztea salatu nahi, hura isilean uztea erabaki zuen. Baina asmo hori gogoan zerabilela, Jaunaren aingerua azaldu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengo hori, ez beldur izan zeure emazte Maria etxean hartzeko, honengan sortua Espiritu Santuagandik baitator. Semea izango du, eta zuk “Jesus” ipiniko diozu izena…

Martxoak 18

Aldi hartan, Jesusek esan zien apaizburuei eta herriko zaharrei:

«Entzun parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu zuen eta hesiz inguratu; bertan dolarea egin eta dorrea eraiki zuen; gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen. Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, bere morroiak bidali zituen nekazariengana, fruitutik zegokion partea jasotzera. Nekazariek, ordea, morroiei heldu eta bata jo, bestea hil eta bestea harrikatu egin zituzten. Berriro beste morroi batzuk bidali zituen, aurrekoan baino gehiago, eta haiei ere beste hainbeste egin zieten. Azkenean, bere semea bidali zien, bere baitarako esanez: “Izango diote begirune nire semeari”…

Martxoak 17

Aldi hartan, honela mintzatu zitzaien Jesus fariseuei: «Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez jantzi eta egunero festa ederrak egiten zituena. Lazaro izeneko eskale bat, berriz, aberatsaren etxe-atarian etzanda egoten zen, zauriz josia; gogotsu jango zukeen aberatsaren mahaitik erortzen zena. Txakurrek berek ere etorri eta zauriak milikatzen zizkioten.
Hontan, hil zen eskalea, eta aingeruek Abrahamen altzora eraman zuten. Hil zen aberatsa ere, eta ehortzi zuten. Hilen Egoitzan oinazetan zegoelarik, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urrutian eta Lazaro haren altzoan, eta deiadarka esan zuen: “Aita Abraham, erruki zakizkit! Bidal ezazu Lazaro atzamar muturra…

Martxoak 16

Aldi hartan, Jesusek, Jerusalemera igotzen ari zela, hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean: «Begira, Jerusalemera igotzen ari gara eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen esku utziko dute, heriotzara kondenatuko dute eta atzerritarren esku utziko, iseka egin diezaioten, zigorkatu eta gurutziltza dezaten; baina hirugarren egunean piztuko da».

Orduan, zebedeotarren ama hurbildu zitzaion Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu?» Eta hark: «Agindu ezazu nire bi seme hauek, eser daitezela zure erreinuan bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean» Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen duzuen…

Martxoak 15

Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute. Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan; gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak; gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea.

Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu”…

Martxoak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Izan zaitezte errukiorrak, zuen Aita errukiorra den bezala. Ez gaitzetsi inor, eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu, eta ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta barkatuko dizue; eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».

Martxoak 13

Aldi hartan, hartu zituen Jesusek berekin Pedro, Santiago eta Joan, eta mendira igo zen otoitz egitera. Otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu zitzaion, eta jantzia zuri distiratsu bihurtu. Hartan, bi gizon agertu ziren, Moises eta Elias, aintzaz distiratsu Jesusekin hizketan; Jerusalemen gertatzekoa zen Jesusen heriotzaz mintzo ziren. Pedro eta lagunak logurak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzen ari zirela, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, bai ederki gaudela hemen! Egin ditzagun hiru txabola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat» Ez zekien zer esaten zuen ere. Hau…

Martxoak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Maita ezazu zeure lagun hurkoa eta gorrota zeure etsaia”. Nik, ordea, hau diotsuet: Maita itzazue zeuen etsaiak eta egin otoitz eraso egiten dizuetenen alde, zeruetan dagoen zeuen Aitaren seme-alaba izan zaitezten, hark gaiztoentzat eta zintzoentzat ateratzen baitu eguzkia eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat egiten euria. Izan ere, maite zaituztenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Izan zaitezte, beraz…

Martxoak 11

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko zeruetako erreinuan. Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Ez hil inor”, eta norbait hiltzen duena errudun izango da auzitegian. Nik, ordea, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena errudun izango da auzitegian; senideari “zoroa” esaten diona errudun izango da batzar nagusian, eta “sinesgabea” esaten diona infernuko surako errudun izango da.

Beraz, zeure oparia aldarean eskaintzean, gogoratzen bazara zure senideak baduela zerbait zure aurka, utzi oparia han bertan, aldare aurrean, eta zoaz lehenik senidearekin bakeak egitera…

Martxoak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko dizue; eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitzen, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio. Zuetako norbaitek, semeak ogia eskatuta, harria emango ote dio? Edota arraina eskatuta, sugea emango ote dio? Beraz, zuek, gaiztoak izanik ere, zeuen seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez gehiago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei! Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia egin zuek ere besteei; horixe da Moisesen legeak eta profetek diotena».