Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Martxoak 9

Aldi hartan, jende asko biltzen ari zelarik, Jesus honela hasi zitzaien: «Gizaldi hau gaiztoa da. Ezaugarri eske ari da, baina ez zaio ezaugarririk emango Jonas profetarena besterik. Izan ere, ninivetarrentzat Jonas ezaugarri izan zen bezala, hala izango da Gizonaren Semea gizaldi honentzat. Auzi-egunean hegoaldeko erreginak gizaldi honetako jendearen aurka jaiki eta kondenatu egingo du, lurraren azken mugetatik etorri baitzen hura Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta hona hemen Salomon baino gehiago dena. Auzi-egunean ninivetarrek ere gizaldi honen aurka jaiki eta kondenatu egingo dute, haiek bihotz-berritu egin baitziren Jonasen predikuaz, eta hona hemen Jonas…

Martxoak 8

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Otoitz egitean, ez jardun esan eta esan, jentilak bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak.

Ez izan haien antzeko, badaki-eta zuen Aitak zer behar duzuen, zuek eske hasi baino lehen. Beraz, zuek honela egingo duzue otoitz: «Gure Aita, zeruetan zarena: santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere. Emaguzu gaur egun honetako ogia; barkatu gure zorrak, guk ere geure zordunei barkatzen diegunez gero, eta ez utzi gu tentaldian erortzen, baina atera gaitzazu gaitzetik»

Izan ere, zuek besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko…

Martxoak 7

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea –eta aingeru guztiak harekin– aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulki ospetsuan eseriko da, eta herri guztiak haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereiziko ditu, artzainak ardiak ahuntzetatik bereizten dituen bezala: ardiak bere eskuinaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean.

Orduan, erregeak esango die eskuinekoei: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoen erreinua. Gose bainintzen, eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta…

Martxoak 6

Aldi hartan, Jesus Espiritu Santuaz beterik itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barna ibili zen berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Ez zuen ezer jan egun haietan, eta azkenean gosetu egin zen. Orduan, deabruak esan zion: «Jainkoaren Seme baldin bazara, esaiozu harri honi ogi bihur dadila». Jesusek erantzun zion: «Liburu Santuan idatzirik dago: “Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi”».

Gero, deabruak, toki goi batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean eta esan zion: «Horien guztien agintea eta ospea emango dizut; neuri eman didate eta nahi dudanari ematen diot. Beraz, gurtzen banauzu, zurea izango da dena».

Jesusek erantzun zion…

Martxoak 5

Aldi hartan, Jesusek Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarrai niri» Hark, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion. Lebik bazkari handia eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera zergalari eta bestelako jende asko zegoen mahaian.

Fariseuak eta haien lege-maisuak marmarrean ari ziren eta esan zieten ikasleei: «Zergatik jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin?» Jesusek erantzun zien: «Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baino; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihotz-berri daitezen»

Martxoak 4

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Zergatik guk eta fariseuek sarritan egiten dugu barau, eta zure ikasleek ez?» Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon al daitezke triste senar berria berekin duten bitartean? Etorriko zaie senar berria kenduko dieten eguna; orduan, bai, egingo dute barau»

Martxoak 3

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semeak asko sufritu beharra du; zaharrek, apaizburuek eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dute eta hil, baina hirugarren egunean piztu egingo da» Eta hau esan zien denei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har beza eguneroko bere gurutzea eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia salbatu nahi duenak galdu egingo du; baina bere bizia nigatik galtzen duenak salbatu egingo du. Zertako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta hondatzen badu?»

Martxoak 2

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Begira, gero: ez egin zeuen egintza onak jendaurrean, ikus zaitzaten! Bestela, ez duzue zeruetan dagoen Aitaren saririk izango.

Limosna ematean, beraz, ez ibili aurretik turuta jotzen, itxurazaleak sinagogetan eta kaleetan ibiltzen diren bezala, jendeak txalotu ditzan. Egia esan, horiek jaso dute beren saria. Zuk limosna ematean, ordea, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da; eta ezkutuan ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.

Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala; horiek sinagogetan eta plaza-ertzetan zutik otoitz egitea maite baitute, jendeak ikus ditzan…