HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Martxoak 5

Aldi hartan, Jesusek Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarrai niri» Hark, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion. Lebik bazkari handia eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera zergalari eta bestelako jende asko zegoen mahaian.

Fariseuak eta haien lege-maisuak marmarrean ari ziren eta esan zieten ikasleei: «Zergatik jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin?» Jesusek erantzun zien: «Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baino; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihotz-berri daitezen»

Lukas 5, 27-32.

Gaurko ebanjelioan Jesus, Lebi izeneko gizonari berari jarraitzeko gonbidapena  egiten agertzen zaigu. Jesusen gonbidapenek, Lebik egin zuen moduan, erantzun bat eragiten dute. Ez dira gonbidapen formal hutsak, benetako gonbidapenak baizik. Era berean, ematen diren erantzunak tankera berekoak izaten dira – nahiz eta askotan erantzuna gonbidapenaren neurrikoa izan ez – . Gonbidapenen lehenengo ondorioa, poza izan ohi da, mahai inguruan jarririk ospatzen den horietako alegrantzia. Horregatik Jesusen jarraitzaile izateak tristura sortzen badigu, arretaz begiratu beharko dugu zertan datzan gure jarraipen hori. Badirudi fariseuek eta haien lege-maisuek, tristurak duen aurpegietako batekin begiratzen zutela Jesus. Ospakizun janetan mahai inguruan jarrita zegoela, berarekin daudenak epaitzen dituzte. Jesusen mahai-inguruan denok dugu tokia, bere gonbidapena onartuz gero. Edo ez ote da horrela? Epaile bihurtzen denak, arazoak ikusten ditu oro har. Ez da hori gertatzen gonbidatua izan eta gonbidapena onartu duen pertsonarekin. Ez fariseuek ezta haien lege-maisuek ez zuten gonbidapenaren poza onartu.

Marisabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.