HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaMartxoak 4
Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleak Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Zergatik guk eta fariseuek sarritan egiten dugu barau, eta zure ikasleek ez?» Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituak egon al daitezke triste senar berria berekin duten bitartean? Etorriko zaie senar berria kenduko dieten eguna; orduan, bai, egingo dute barau»
Mateo 9, 14-15.
Deigarria da zenbat alditan zeharkatzen dituzten Bibliako liburuek jai giroko irudiak Jaungoikoaren presentzia adierazteko. Joan Bataiatzaileak eta fariseuek ez dute oraindik horrelakorik nabari, beharbada, eta Jaungoikoaren etorrera eta adierazpena barauarekin lotzen dute. Baraua beharrezkoa den zerbait borondatez kentzeko modu bat da, eta, beraz, nolabaiteko asegabetasuna sortzen du. Azken finean, gogobetetzea bilatzen du. Gogobetetzea eta borondatez kendutakoaren arteko talkak, askotan tristura ere sortzen digu. Lukasen ebanjelioan Jesusek kontatzen digun aita errukitsuaren parabolan, anaia zaharrenaren jarreraren tankerakoa, alegia. Antzeko gertatzen da gure egunetan gure gizarte eta elizako hainbat talde, pertsona eta erabaki gunetan. “Anaia zaharrarena” egitean, kexak, esker onari tokia kentzen dio. Zuk, esker onari edo arrangurari, zeri ematen diozu toki gehiago?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.