by Jose Mari Kortazar | 2024, Abe 2
Izarrik gabe ilun bidea
topa ezin helburua;
hamaika bide, zelan asmatu
zorion iturburua?
Zabaldu daigun Seme indartsuk
dakarkigun liburua:
izan bihotz…
by Alba Estrada | 2024, Aza 27
Hemen duzue Abendualdi honetan etxeko txikiekin bihotza prestatzeko egutegia. Izan ere, mila egutegi mota topa dezakegu salgai supermerkatuetan: txokolatezkoak, jostailuz osatuak…baina Jesusen Jaiotza gure bihotzean behar bezala jasotzeko gutxi daude.
by Bittor Uraga | 2024, Aza 25
Zaila egiten zaigu, Jauna,
zure ahotsa entzutea.
Zaila egiten zaigu zure ahotsa
geure barnean entzun
eta gure akatsak, gure miseriak ikustea;
zaila…
by Jokin Gonzalez de Chavarri | 2024, Aza 4
Bizitzako bidaiari
nora joan jakin gabe
ene beldurren mirabe
Arnasa dut zuzendari.
Arrotz dut oso norantza,
nora nahiko nau eraman?
Inork ezin argi esan…
by Bittor Uraga | 2024, Urr 28
Entzun izan dugu, Jauna, Jesus han-hemenka zebilela mirariak egiten: gaixoak, deabrudunak, elbarrituak… edo itsuak sendatzen, adibidez. Horrela…
by Bittor Uraga | 2024, Ira 30
Gauzak ez dira asko aldatu, Jauna.
Orduan bezala gaur ere
gainerakoen aitortza nahi izaten dugu
Jesusen jarraitzaile izan nahi dugunok ere:
guk ere…
by Jose Mari Kortazar | 2024, Ira 29
Jainko Aita bakarrak gu gara eginak,
zorion bila gabiz bideak bardinak,
gure antzeko dabez amets ta ezinak
errefuxiatuak eta etorkinak.
Jesus…
by Bittor Uraga | 2024, Uzt 29
Proposatzen diguzun erregetzaren haziak
txiki samarrak dira, Jauna,
inguratzen gaituen gaitzaren aldean, behintzat:
gutxi batzuek babesten duten…
by Jose Mari Kortazar | 2024, Uzt 22
“Mundu osoan zabalduko da
andratxo honek egina
barri onaren leku berbera
helduko honen lan fina”
Jesusen berbak ditugu hoiek,
aupatuz ahalegina,
guretzat…
Lotzen gaituzten erabakirik hartu aurretik, pertsonek ziurtasunen beharra sentitzen dugu. Bestela, ezer ere ez lortzeko arriskuan gaude, eta, espero genuena jaso gabe, gure askatasun kolokan jartzeko ez gaude prest. Barru-barruan gure askatasunarekin merkataritzan gabiltza. Gaurko pasarteko legegizon eta fariseuen moduan, Jainkoa onartzeko liluratuko gaituzten mirariak behar ditugu.
Jesusentzat berriz, ez fedea ez da konbentzimendu arrazional baten ondorioa, baizik eta harreman pertsonal batena. Izan ere, Berak “Abba” deitzen dio Jainkoari, aitatxo. Nola eskatu maitasun frogak aitatxo denari? Maite direnen artean konfidantza da nagusi, ez mesfidantza dela medio sortutako exijentzi gordina.
Sinestunak Jesus pertsonalki ezagutzera deituak gara, bere irakaspenak eta parabolak entzutera, bere maitasunez lepo dauden keinuak begiratzera, eta zuzenean berarekin hitz egitera, zuzenean berari so egitera. San Ignazioren erara, Jesus gehiago ezagutu, horrela gehiago maitatu eta jarraituko dugulakoan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
More information about our Cookie Policy