Jakintsu bihurtu ninduzun – Mt 11, 25-30

2024 Api 29
Ulertu behar gaituzu, Jauna.
Norekin fidatuko ginen,
dagoeneko arrakasta izan dutenekin ez bada?
Beste nor hartu behar genuen eredutzat?
Erabakiak hartzeko orduan,
zalantzak ditugunean…
edo besterik gabe,
bizitzan zehar, oharkabean bezala,
gure gauzak bideratu behar ditugunean,
haiei begiratzen diegu,
jakintsu eta ikasiei;
eta seme‑alabak ere
horrela hazten saiatzen gara,
arrakasta eta bizimodu hobea,
errazagoa izan dezaten.

Eta bat‑batean Jesusek
dena alderantziz ikusten du:
goretsi egiten zaitu
gauzarik funtsezkoenak,
guretzako zure proiektua adierazten dutenak,
bizimodu gozo eta errazera eraman gaitzaketenak,
ikasiei eta jakintsuei ezkutatu
eta jende xumeari irakatsi dizkiezulako.
Eta beregana joateko esan digu,
berarekin batera lurra lantzeko,
Jainkoaren proiektua landuz joateko,
berak bakarrik ezagutzen baitu Jainko Aita‑Ama
(eta guk ere bai, agian
Jesusek erakusten badigu).

Mila esker, Jauna,
Jesusen ereduagatik.
Ez diguzu erabakitzeko lana kendu,
geure bidea geuk egiten dugu,
askatasunez eta geure erantzukizunez;
baina irizpide zuzena eman diguzu:
Jesus.
Hari jarraituz,
Haren ondoan tiraka,
Hark egingo lukeena eginez,
zure proiektuan lanean ibiliko gara
eta dena izango da
eraman erraza eta arina.

Lagundu behar diguzu, Jauna,
hori bai,
arrakasta bilatzeko joera daukagulako,
arrakastarako egin beharreko lana
arinagoa iruditzen zaigulako
eta hartu behar ditugun zamak
eraman errazagoak.

Fida gaitezela zurekin,
gure kontu korrontearekin,
gure ideologiarekin,
gure inguruko adiskide ustez boteretsuekin
baino areago;
fida gaitezela zurekin
zu gurekin fidatzen zaren moduan:
gure proiektuak zure eskuetan utzita.

Horrela guk ere esan ahalko dugu:
“Goretsia zu, Aita‑Ama,
ezjakina nintzela,
jakintsu bihurtu ninduzulako”.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. eskerrik asko otoitz hau partekatzeagatik…benetan esanguratsua egin zait

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.