bat-batean behinik behin,
gauzak ez direla gehiegi aldatu,
Jesus jaio zenetik hona.
Orduan bezala gaur ere
aginteak gutako bakoitzaren berri zehatza jakin nahi du
(nortzuk garen,
zer daukagun eta zer ez,
non bizi garen,
non lan egiten dugun,
zenbat irabazten dugun…)
eta guztion berri zehatza jakin nahi du,
zergak ordain ditzagun
eta munduaren benetako jabeek
aurrera ere munduaren jabe
izan daitezen.
Orduan bezalaxe.
Eta orduan bezala gaur ere
txikienek ez dute lekurik ostatuan:
Itsasoak irensten ditu edo
hotzak eta nekeak akabatzen dituzte mendian,
guganako bidean dabiltzala;
edo bestela, honaino heltzen badira,
Bidasoa ibaian itotzen dira;
eta gugana iristea lortzen duten gutxiei,
euren eta gure beharrak asetzera datozen horiei,
ilegalak direla esaten diegu,
gure artean lekurik ez dutela, alegia,
eta kale gorrira baztertzen ditugu
edo atzerrira, ihesi datozen arriskura amiltzen.
Baina gaurko ebanjelioak dioskunez,
gauzak asko aldatu dira:
Egun hartan Betleemen
zure giza aurpegia jaio zen;
gure sistemak lekurik ematen ez dienen arteko bat
zure aurpegia da harrezkero
eta zure aurpegi horrek,
ordura arte itxita zeuden
gizaki osoak izateko posibilitate guztiak
ireki dizkigu…
Salbatu egin gaitu!
Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna,
maite gaituzulako
eta gure eskura eta esklusetan jarri zarelako;
eskerrak ematen dizkizugu
gaur egun zein abere askatan zauden
iragartzen diguten aingeru berriengatik;
eskerrik asko,
zure oihu‑negarrei erantzuteko aukera
gure artean lekurik ez dutenengan
eskaintzen diguzulako.
Lagun iezaguzu
gaur norengandik deitzen diguzun ulertzeko.
Eta desegin gure beldurrak,
zure ordezko diren horiek
gure artean onartu eta zerbitzatzeko.
Horrela salbatuta gaudela ulertuko dugu,
gutako bakoitzaren bidez
denak salbatzen gaituzula,
eta guk ere kantatu ahalko dugu:
“Aintza Aita‑Ama dugun Jainkoari
eta bakea mundu osoan
Jainkoak hain maite gaituen
gizon‑emakume guzti‑guztiei”.
0 Comments