OTOIKA
Esker ona, presentzia, nahia, gurtza, eskea eta ekintza: hori guztia eta gehiago da otoitza
by Bittor Uraga | 2023, Mai 29
Jesus gurutzean dago, Jauna,
heriotzatik hurbil jadanik,
eta bere ondoan,
gurutze errukigabearen azpian,
gutxi batzuk,
emakumeak, batez ere,
Jesusen…
by Jose Mari Kortazar | 2023, Mai 25
Espirituak, zubiak legez,
batzen eskoi ta ezkerra,
haren arnasaz kanta dagigun
bakea bai, ta ez gerra.
Espiritua otoitz egarri
isuri gure barrura…
by Ezezaguna | 2023, Mai 21
Jesus, nire Maisua,
Topaketa batera deitu gaituzu gaur.
Mendiaren isiltasun eta bakardadean.
Zarata eta distrazioetatik urrundurik.
Zure Galilean, zu…
by Marisabel Albizu | 2023, Mai 4
Gaua da, Jauna.
Ilbetea izanik ere, gaua da.
Gaua da gure bihotz urratuetan.
Gaua da gure gizarte bakartietan.
Gaua da muga eta ate itxietan, gaua…
by Bittor Uraga | 2023, Api 24
Gu ere halaxe ibiltzen gara, Jauna,
hara eta hona Jesusen atzetik,
behar duguna (edo komeni zaiguna) lortzekotan.
Guk geurez ezin egin genezakeena…
by Jose Mari Kortazar | 2023, Api 10
Eder gauean izarra
indartuz maitasun garra
Kristo biztu da, argiz beterik
gure bizitza bakarra.
Eder itsaso zabala
Jainko irudi bezala
Kristo biztu da…
by Jose Mari Kortazar | 2023, Mar 30
Itsuak ikusi amets
gaixoak behar bizia
arazorik larriena
argitasun gabezia.
Jesus zabal gugan
Barri Onaren argia!
Bidea galtzea gabaz
sarritan errezegia…
by Bittor Uraga | 2023, Mar 27
Onartu behar duzu, Jauna,
arauak ondo datozkigula,
erosoak direla, alegia,
aldatzen ez diren errezetak
erabilgarriak direla oso:
bakailaoari gatzik ez…
by Jose Mari Kortazar | 2023, Mar 2
Iturri zaharretik
beti ur barria
zure Hitza guretzat
ur bizigarria.
Munduan zabaltzeko
dogu dei larria
Zugan ase dagigun
Jainko egarria.
Lotzen gaituzten erabakirik hartu aurretik, pertsonek ziurtasunen beharra sentitzen dugu. Bestela, ezer ere ez lortzeko arriskuan gaude, eta, espero genuena jaso gabe, gure askatasun kolokan jartzeko ez gaude prest. Barru-barruan gure askatasunarekin merkataritzan gabiltza. Gaurko pasarteko legegizon eta fariseuen moduan, Jainkoa onartzeko liluratuko gaituzten mirariak behar ditugu.
Jesusentzat berriz, ez fedea ez da konbentzimendu arrazional baten ondorioa, baizik eta harreman pertsonal batena. Izan ere, Berak “Abba” deitzen dio Jainkoari, aitatxo. Nola eskatu maitasun frogak aitatxo denari? Maite direnen artean konfidantza da nagusi, ez mesfidantza dela medio sortutako exijentzi gordina.
Sinestunak Jesus pertsonalki ezagutzera deituak gara, bere irakaspenak eta parabolak entzutera, bere maitasunez lepo dauden keinuak begiratzera, eta zuzenean berarekin hitz egitera, zuzenean berari so egitera. San Ignazioren erara, Jesus gehiago ezagutu, horrela gehiago maitatu eta jarraituko dugulakoan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
More information about our Cookie Policy