by Jose Mari Kortazar | 2024, Ots 29
Txori bat agertu jaku garizuman aurten. Txori txiki kantari bat. Ez da Joan ebanjelistaren arrano indartsua. Ez da bakearen edo Espiritu Santuaren…
by Bittor Uraga | 2024, Ots 26
Borondate onez baina
jainkotu egiten naiz, Jauna,
batzuetan:
benetan behar den jakituria,
benetako irizpide zuzena,
benetako praktika koherentea…
neureak…
by Bittor Uraga | 2024, Urt 29
Batzuetan, Jauna,
—edo ia beti, ez dakigu ondo—
kanpoko zenbait indar
barru barrura sartzen zaizkigu
eta egin nahi ez duguna egitera behartzen gaituzte…
by Marisabel Albizu | 2024, Urt 18
AGUR MARIA, GRAZIAZ BETEA.
Agur Mariak, agur. Graziaz beteak zarete.
JAUNA DA ZUREKIN.
Jauna zuekin da.
BEDEINKATUA ZARA ZU, ANDRA GUZTIEN ARTEAN…
by Bittor Uraga | 2023, Abe 25
Norberak pentsa lezake, Jauna,
bat-batean behinik behin,
gauzak ez direla gehiegi aldatu,
Jesus jaio zenetik hona.
Orduan bezala gaur ere
aginteak gutako…
by Jokin Gonzalez de Chavarri | 2023, Aza 30
Ari naiz, Jauna, Zure izena bilatzen
“Jauna”-k ez baitzaitu guztiz barnebiltzen.
Zure izena esatea liteke hain gozo
Nire anima beteko lukeela oso…
by Bittor Uraga | 2023, Aza 27
Joera izaten dugu, Jauna,
askok eta askok behintzat,
hemen guztiok —edo gehien gehienok—
sobera dugunetik ematen dugula pentsatzeko:
sobera dugun…
by Bittor Uraga | 2023, Urr 30
Jesusek emakume hura sendatu zuen, Jauna,
baina hori, gauza handia izanik ere,
ez zen izan mirari bakarra;
gaitz fisikoa sendatzea
ez zen izan benetako…
by Izaskun Gutiérrez | 2023, Urr 23
Jainko, Ama-Aita, askotan gora begira eta zerua ikustean liluratuta gelditzen naiz. Ibaiak, Itsaso barea eta baita Itsaso zakarra kontenplatzean…
Lotzen gaituzten erabakirik hartu aurretik, pertsonek ziurtasunen beharra sentitzen dugu. Bestela, ezer ere ez lortzeko arriskuan gaude, eta, espero genuena jaso gabe, gure askatasun kolokan jartzeko ez gaude prest. Barru-barruan gure askatasunarekin merkataritzan gabiltza. Gaurko pasarteko legegizon eta fariseuen moduan, Jainkoa onartzeko liluratuko gaituzten mirariak behar ditugu.
Jesusentzat berriz, ez fedea ez da konbentzimendu arrazional baten ondorioa, baizik eta harreman pertsonal batena. Izan ere, Berak “Abba” deitzen dio Jainkoari, aitatxo. Nola eskatu maitasun frogak aitatxo denari? Maite direnen artean konfidantza da nagusi, ez mesfidantza dela medio sortutako exijentzi gordina.
Sinestunak Jesus pertsonalki ezagutzera deituak gara, bere irakaspenak eta parabolak entzutera, bere maitasunez lepo dauden keinuak begiratzera, eta zuzenean berarekin hitz egitera, zuzenean berari so egitera. San Ignazioren erara, Jesus gehiago ezagutu, horrela gehiago maitatu eta jarraituko dugulakoan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
More information about our Cookie Policy