Itziar Errandonea
Kaixo! Itziar Errandonea Ulazia naiz eta Donostian bizi naiz. Kristau Bizitza Elkarteetako kide naiz eta San Ignacio ikastetxean irakasle lanetan nabil. Euskaraz hazi eta hezi ninduten etxean eta txikitatik otoitza ere euskaraz egiten erakutsi zidaten gauetan eta otordutan. Horregatik, Jainkoa eta Jesusekin dudan harremana euskaraz da, gure hizkuntzak dituen ñabardura eta esanahiekin. Hizkuntza batek duen munduko ikuspegia isladatzen du eta honen baldintzapean bizi gara. Hau dela eta, oso lagungarri eta interesgarria egin zitzaidan gonbita honetan parte hartzeko aukera. Barruan bizi dugunari, gure desioei eta ametsei, gure tristurei eta pozei izena jartzea gure hizkuntza erabiliz, aukera paregabea da gure fedea partekatu eta aberasteko, eta aldi berean, kristauon taldekide sentitzeko.

ARTIKULUAK

Otsailak 7

  Otsailak 7 Aldi hartan, Jesus eta ikasleak, itsasoa igaro ondoren, Genesaretera iritsi ziren eta bertan lehorreratu. Ontzitik atera orduko ezagutu zuen jendeak Jesus, eta lurralde hartan barna joan ziren; eta Jesus nora, haraxe eramaten zizkioten gaixoak...

Otsailak 6

  Otsailak 6 Aldi hartan, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren hitza entzuteko; Genesaret aintzira-ertzean zegoen Jesus. Bi txalupa ikusi zituen ur-bazterrean geldi; arrantzaleak, ontzietatik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. Igo zen txalupa haietako...

Otsailak 5

  Otsailak 5 Aldi hartan, apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten. Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku bakarti batera, eta hartu atseden pixka bat». Asko baitziren joan-etorrian zebiltzanak,...

Otsailak 4

  Otsailak 4 Aldi hartan, jakin zuen Herodes erregeak Jesusen berri, honen izena oso ezaguna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea piztu da hilen artetik; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori» Beste batzuek, berriz: «Elias da» Eta beste zenbaitek:...

Otsailak 3

  Otsailak 3 Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela. Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere; oinetan sandaliak eraman...

Irailak 29

  Irailak 29 Aldi hartan, Jesusek Natanael beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik gabea». Natanaelek esan zion: «Nondik ezagutzen nauzu?» Jesusek erantzun: «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinela, ikusi...