Itziar Errandonea
Kaixo! Itziar Errandonea Ulazia naiz eta Donostian bizi naiz. Kristau Bizitza Elkarteetako kide naiz eta San Ignacio ikastetxean irakasle lanetan nabil. Euskaraz hazi eta hezi ninduten etxean eta txikitatik otoitza ere euskaraz egiten erakutsi zidaten gauetan eta otordutan. Horregatik, Jainkoa eta Jesusekin dudan harremana euskaraz da, gure hizkuntzak dituen ñabardura eta esanahiekin. Hizkuntza batek duen munduko ikuspegia isladatzen du eta honen baldintzapean bizi gara. Hau dela eta, oso lagungarri eta interesgarria egin zitzaidan gonbita honetan parte hartzeko aukera. Barruan bizi dugunari, gure desioei eta ametsei, gure tristurei eta pozei izena jartzea gure hizkuntza erabiliz, aukera paregabea da gure fedea partekatu eta aberasteko, eta aldi berean, kristauon taldekide sentitzeko.

ARTIKULUAK

Martxoak 8

Martxoak 8 Aldi hartan, Jesus Sikar deritzan Samariako hirira iritsi zen, Jakobek bere seme Joseri ondare emandako lur-sail ondora. Han zegoen Jakoben putzua. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen. Ikasleak hirira joanak ziren, jatekoak...

Martxoak 7

Martxoak 7 Aldi hartan, zergalariak eta bekatariak hurbildu ohi zitzaizkion Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean hasi ziren, esanez: «Honek ongi hartzen ditu bekatariak, eta jan ere egiten du haiekin». Orduan, parabola hau esan zien Jesusek:...

Martxoak 6

Martxoak 6 Aldi hartan, Jesusek esan zien apaizburuei eta herriko zaharrei: «Entzun parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu zuen eta hesiz inguratu; bertan dolarea egin eta dorrea eraiki zuen; gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan...

Martxoak 5

Martxoak 5 Aldi hartan, honela mintzatu zitzaien Jesus fariseuei: «Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez jantzi eta egunero festa ederrak egiten zituena. Lazaro izeneko eskale bat, berriz, aberatsaren etxe-atarian etzanda egoten zen, zauriz josia; gogotsu...

Martxoak 4

Martxoak 4 Aldi hartan, Jesusek, Jerusalemera igotzen ari zela, hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean: «Begira, Jerusalemera igotzen ari gara eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen esku utziko dute, heriotzara kondenatuko dute eta atzerritarren...

Martxoak 3

Martxoak 3 Aldi hartan, honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian eseriak daude. Egizue, beraz, eta bete haiek esandako guztia; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.