Itziar Errandonea
Kaixo! Itziar Errandonea Ulazia naiz eta Donostian bizi naiz. Kristau Bizitza Elkarteetako kide naiz eta San Ignacio ikastetxean irakasle lanetan nabil. Euskaraz hazi eta hezi ninduten etxean eta txikitatik otoitza ere euskaraz egiten erakutsi zidaten gauetan eta otordutan. Horregatik, Jainkoa eta Jesusekin dudan harremana euskaraz da, gure hizkuntzak dituen ñabardura eta esanahiekin. Hizkuntza batek duen munduko ikuspegia isladatzen du eta honen baldintzapean bizi gara. Hau dela eta, oso lagungarri eta interesgarria egin zitzaidan gonbita honetan parte hartzeko aukera. Barruan bizi dugunari, gure desioei eta ametsei, gure tristurei eta pozei izena jartzea gure hizkuntza erabiliz, aukera paregabea da gure fedea partekatu eta aberasteko, eta aldi berean, kristauon taldekide sentitzeko.

ARTIKULUAK

Otsailak 13

  Otsailak 13 Aldi hartan, Jesus ikasleekin menditik jaitsi eta zelaigune batean gelditu zen. Ikasle-multzo handia zen harekin; baita herriko jendetza ugaria ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo itsasaldetik etorria. Jesusek, ikasleei begira,...

Otsailak 12

  Otsailak 12 Egun haietan, berriro jendetza oso ugaria izanik eta zer janik ez, Jesusek ikasleei dei egin eta esan zien: «Erruki dut jende hau; badaramate hiru egun nirekin eta ez dute ezer ere jateko. Etxera baraurik bidaltzen baditut, bidean akiturik geldituko...

Otsailak 11

  Otsailak 11 Aldi hartan, utzi zuen Jesusek Tiro aldea eta, Sidonen barna, Galileako itsasora itzuli zen berriro, Dekapolisko lurraldean zehar. Gizon gor eta hitz-motela eraman zioten, eta eskua gainean ezartzeko eskatu. Jesusek, jendeagandik aparte harturik,...

Otsailak 10

  Otsailak 10 Handik, Tiro aldera joan zen Jesus. Etxe batean sartu zen, eta ez zuen inork jakiterik nahi; baina ezin izan zen ezkutuan egon. Alaba espíritu gaiztoak hartua zeukan emakume bat, Jesusen berri jakin zuenekoxe, etorri eta oinetan ahuspeztu zitzaion....

Otsailak 9

  Otsailak 9 Aldi hartan, Jesusek jendeari berriro dei egin eta esan zion: «Entzun denok eta ulertu ongi. Ez da ezer, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia» Jendea utzi eta etxeratu...

Otsailak 8

  Otsailak 8 Aldi hartan, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako lege-maisu batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi, eta ikasleetako batzuek esku kutsatuekin – hau da, eskuen garbikuntza egin gabe– jaten zutela ikusi zuten. Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez...